2012-05-14

Gasteizko Alde Zaharra:Ematea(I)


Proiektuaren oinarria ez da izan programa. Programa baten inguruan sortatzen eta gauzatzen diren parametreo/baldintzen berrirakurketan (hausnarketan) jorratu da.Izan ere, elementuren definizio/kontzeptua predeterminatuta datoz; batzuk euren zentzua galduta edo ez dute egun. Finean, proiektu baten inguruan sortatzen direnak: lekua, espazioa,programa, erabiltzailea, denbora...

_HAUSNARKETA:

Lekua, Gasteiz gisa kontsideratu da eta alde zaharraren papela bere barnean. Alde zaharra degradazio puntu altuan aurkitzen da. Gainera, Gasteizeko hedapenean elementu hierarkiko bat izan da, hiria bere inguruan hasi. Degradazioa zabaltzeko arrisukua. Beraz, bertan planteatzen dena ez da elementu hierarkiko bat izango. Elementu hierarkiko bat hierarkia batean, hierarkien-hierarkizazioa.Ez da espazio gisa kontsideratuko gunea, eremua,hau da, espazio urbanoa.



Emandako programa desegokia da. Alde batetik, hierarkien jarraipena bermatzen du.Aipatzen diren erabilerek gizarte sozialen bereizketaren jarraipena bermatzen du. Erabilera asko gizarte klase sozial baten ezaugarrietara egokitzen soilik. Beste alde batetik, alde zaharrak dituen ezaugarri orografiko,kultural...etab bat ez datozen erabilerak aurkitzen dira. Azkenik, erabilera asko alde zaharraren inguruan daude egun. Proiektuaren helburua ez da nahi jendea erakartzea alde zaharrera. Hau da, ez da nahi gune hierkiko bat bilakatzea. Beste programa bat planteatuko da.
 
Egungo espazio publikoa ondo ulertu behar da. Espazio urbanoan elementuak funtzioetara daude mugatuta. Interakzio gune bezala dago planteatuta baina espazio neutro honetan klase sozialen hierarkia eskutatzen da(dominado/dominante). Gainera, erabileretatik kanpo egiten dena gaizki ikusia dago; begiraden menpeko hierarkia.Kontrol soziala, erabiltzaileen gaineko kontrola. Gainera, egun oso determinatua dago dena eta ekintza performatiboak egiteko aukera txikia dago.  Erabilera eta espazio lotura oso zurruna da; determinatuegia.Egun espazio/erabilera lotura bermatzen da eta espazio/erabiltzaile.
    
Erabiltzailea espazio urbanoan eta programan protagonista; arkitekturari, denborarekin, amaiera eman. Beraren inguruko baldintzen apurketa planteatuko da; hierarkien apurketa, genero bereizketa gabe eta kategorizazioen ezezkoa.Bi erabiltzaaile mota daude;tenporala eta atenporala. Bat egunerokotasunean ibiliko da eta bestea batzutan. Bereizitasuna: denbora,fluxua.Baina erabiltzaile bakar bat da: bere erabilerak gauztuko dituenak.Funtzio desberdinenekoak izango dira baina finean helburu berdineko erabiltzailea; erabilerak gauzatu.

Denbora definizioz: denbora gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatua da. Iragana-momentua-etorkizuna: beharren aldaketa denboran zehar. Denbora kontutan hartzeko faktorea da,elementu askok pairatzen dute eta ondorioak azaleratzen ditu;adibidez, arkitektura baten funtzionamendua egokia izan den ala ez.Proiektuan txertatu joan behar da eta osotasuna eman. a, a´, b, b´...bereganatu behar du, indeterminazio puntu bat bermatu behar du. Ezin da kontsideratu lineala, arbitrarioa eta deskonposatua izan daiteke.


Denbora eta espazio kontzeptuekin lotura zuzena du fluxuak.Hau da, fluxuak denbora eta espazio batean ematen baitira. Mota desberdinetakoak daude; espazio/denbora batean emanez(Joan-Pasa[JP], Joan-Etorri[JE] eta Pasozkoa[P].    _[s]     II        I        II    _[t]      III      II         I).Fluxuak denbora batean ematen diren intentsitateak dira. Esan daiteke, fluxu hauek intentsitate fluxu batzuk direla(t/s), hau da, erabiltzailea. Erabiltzailea intentsitate fluxu gisa kontsideratuko da.Intentsitate fluxu hauek euren erabilerak gauzatuko dute.
   
Programa aktibitateetan oinarrituko da eta lehenago aipatutako kontzeptuak hartuko ditu kontuan.Motak:denbora luzeko aktibitateak[AL], denbora motzeko aktibitateak[AM] eta aktibitate indeterminatuak[AI].Hauek formula honen bitartez ezarriko dira, lehenago aipatutakoa eta eremuko baldintzak hartzen ditu bere gain:
    _A=aktibitatea
    _IF(t/s)=intentsitate fluxua JP-JE-P. IF: t+s+e. Denbora, espazioa,erabiltzailea. Funtzio/helburu: erabilerak gauzatu.Determi./indetermi..
    _B=bariableak.Gasteiz:inguru gisa( kultural, sozialki, hierarkiko, funtzionalki(egituraketa), formalki)
    _T=denbora.a,a',b,b'...Osotasuna.Etorkizuna.
    _Sz=espazioa.Arkitekturak mugatuko du. Bertako baldintza fisikoak. 

Programa beraz aktibiateetan oinarrituko da;denbora eta espazio batean emanez.

  _PROIEKTUA:

Proiektua elementu soil bat izango da.Minimoa izanik ere elementu hibrido bat da; osotasun bat emanez. Instalazio osaturiko sare bat planteatzen da.Inguruko elementuekin lotuz eta Gasteizko alde zaharretik hedatuz.Bere gain hartuko ditu denbora, espazio eta intentsitate fluxuak;baina ez da arkitektura moldagarri bat izango, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain.3 metrora joango dira eta hornidura minimo batzuk eramango dituzte(ura,berokuntza,elektrizitatea). Erabiltzaileak hauek erabiltzeko aukera edukiko du, bere ekintzak gauzatzeko.Lehenago espazio urbanoaren inguruan aipatutakoaren kontra doa,hau da, espazio publikoko elementuak ez daude predeterminatuak erabilera batzutara.

Bertan hiru nukleo kokatzen dira eta aktibitateak bertan emango dira. Aktibitate multzoak planteatzen dira; bertan aktibitate desberdin nahasketa izango da eta horrela etorkizunera begiratzen da.Ez da etorkizuna predeterminatze eta gainera erabiltzaile desberdinen arteko Interakzio bat bermatzen da. Beste alde batetik ekintza performatiboak ahalbidetzen dira; hauek nukleoen behe oinetan emango dira. Hauek kokatzeko modua bertako ezaugarri fisikoetan oinarritu da; baldintza hauei indarra emanez(aurrerago xehetasun gehiago).

Beste alde batetik, erreserba espazioak planteatzen dira.Hasiera batean ez da eraikiko eta erabiltzaileek euren erabilera desberdinak gauzatuko ditu. Baina aktibitate behar handia izaten  bada bertan beste nukleo batzuk ezartzeko aukera dago.

Gainera,nukleoek, hazteko aukera dute. Hasierako aktibitate nahasketatik batek indarra hartzen badu; denboraren bitartez benetako behar bat dela, aktibitate multzo batetik aktibitate batera pasa ahalko da eta honek hedatzeko aukera izango du.Ber-aktibitate ezartzeko aukera ematen du; denbora,espazio eta intentsitate fluxuen bitartez. Ez dira izango elementu hierarkiko batzuk izango; hauen ezarpena intentsitate fluxuen bitartez egin baita.Aktibitateen berfinkapen bat izango da edota ez; dauden moduan jarraitzeko aukeraz.

``Mat-building´´ kontzeptua hartzen da kontutan.Diseinu ireki bat planteatzea ahalbidetzen du;
gauza da barnetik aldatzeko edo beste sistema batzuei egokitzeko, aktibiatateen intentsitate bermatuz. Berezko mikroklima bat sortzeko gai da ere. Elementuen interkonekzio eta asoziazio maximoa bermatzen du; aukera emanez hazteko edo txikitzeko, aldatzeko edo trukatzeko.Hiru dimentsioetatik haratago doa, denbora faktorea sartzen da.Sistema malgua izan behar da; hazteko eta trukatzeko aukera emanez bizitza osoan. Sistemak bi norabidetan egongo dira zabalik, hau da, bere barneko sistema txikiagoekiko eta bere inguruko sistema handiekiko.Altzairuzko egitura zirkularrak izango dira;behean oinarrizko egoera eta beraren hazkunde posible bat.

Finean, espazio urbanoan interakzio guneek izango dute papel nagusia. Izan ere, denboran zehar berdinak izango dira baina egoera desberdinei erantzungo dute.Bere gain denbora faktorea arbuitatu egingo du.Gune neutro bat izango da eta bertan plantetzen dena ezaugarri teknikotan oinarritu da(eguzkia,itzala...).Ezaugarri hauei denbora faktoreak eragin txikiena egiten dietelako oinarritu da;altzari urbano eta zuhaitzak planteatuz. Hauek aktibitate maila edonolakoa dela ere interakzio guneak izango dira; osotasun bat emango dio denari(instalazioekin).


Formaren aukeraketan baldintza determinagarria izan da moldagarria izan behar zela.Ez forman,baizik eta, berau ezartzeko moduan.Hau da, forma errektangularretan ingurura errazago lotzen da eta kontestuarekin erlazio zurruna sortuaz. Kontestu faktorea azaltzen denean denbora/espazio kontzeptua arbuiatu egiten da. Izan ere, kontestu faktorea denbora batean finkatzen da eta etorkizuna ez du aintzat hartzen. Gainera forma borobilak heldu-leku gutxiago du;kontestuarekiko erlazio hauskorra du.Forma aldetik ez du erlazio zuzenik izango baina ebaketan bai.Nahiz eta nukleoak kokatzerakoan kontestu izaera eduki; forman ez du baina inguruko fluxuak hartzen ditu kontutan.Beste alde batetik, forma borobilan, leku guztietatik berdin ikusten da.Ez du hierarkia bisual bat predeterminatzen.

Aktibitateak ezartzeko bertako baldintzak(sozialak, ekonomikoak,kulturalak) ez dira arbuiatu, bere gain hartu ditu proiektuak(formula); osotasun handiago bat emanez.Instalazioen finkapenean ere determinagarria izan dira bertako baldintzak. Aktibitateak: erabilera anitzeko gunea, ludoteka, liburutegia,auditorioa eta baratzak.Hauen banaketa bertako baldintza fisikoetan oinarritu da; nahasketa bat eginez. Behe oinetan ekintza performatiboak emango dira eta bertan dauden elementuak indeterminazio puntu altuko elementuak izatetik gertu daude.Hauek finkatzeko behar teknikotan oinarritu da, hau da, ekintza performatibo bat egiteko behar denerako elementu minimora joanez.

Nukleoak:


_Eremuaren ipar-ekialdean kokatzen da. Bertan aurkitzen den kota diferentziari(1.8 m) aurre egiteko elementu gisa planteatzen da. Trantsizio elementu gisa eta gainera babesleku izaera du;altuera aprobetxatuz.
Behe oina:ekintza posibleak(irakurri,eseri,interaktuatu),eskaintza(elektrizitatea,berogailua,eserlekua,babes gunea).Altzari urbanoa eta ate korrederak.
1.solairua:ludoteka
2.solairua:komunak
3.solairua:talde sozial desberdinen bulegoak


_Eremuaren mendebaldean kokatzen da. Dagoen altuera diferentzia(1.5 m) aprobetxatu; inguruko lorategietatik sartzeko aukera emanez eta horrela bertan baratzak planteatzeko aukera.Espazio urbanoa mailakatua eta altzari urbanoa.
Behe oina:ekintza posibleak(jolastu,lagunekin egon),eskaintza(elektrizitatea,ura,altzari moladagarriak) 1.solairua:merkatua
2.solairua:komunak
3.solairua:auditorioa
 



_Eremuaren hegoaldean. Eremu laua eta bizitasuna emateko.Perimetro osoan muinoa eta barnean lorategia.
Behe oina:ekintza posibleak(irakurri,lagunekin egon,landatu),eskaintza(elektrizitatea,ura,berokuntza, lorategia) 1.solairua:erabilera anitzeko  gunea
2.solairua:komunak
3.solairua:liburutegia
 

Beste alde batetik, nukleo hauetara instalazioen bitartez helduko dira hornidurak; baina hauek ekintza performatiboetara daude bideratuta. Nukleo hauek autonomoak izango dira: ura estalkian jasoko da; komutetan eta ureztapenean erabiltzeko, eta estalkiko panel solarren bitartez elektrizitatea lortuko da.





_ERREFERENTZIAK:
   _Espacio publico como ideologia_Manuel Delgado
    _Sistemas Arquitectonicos Contemporaneos_Josep Maria Montaner
     _Circo.Mat building_Jaime Coll
    _Multiples estrategias de arquitectura_Santiago Molina
    _Orfanato municipal de Amsterdam_Aldo Van Eyck


2012-05-03

Gasteizko Alde Zaharra(IV):Ezartzen

Proiektua elementu soil  eta entramatu batean oinarritzen da; instalazioz osatutako sare batean.Sare honek Gasteiztik hedatzeko aukera ematen du. Elementu minimo bat izango da baina aldi berean osotasun bat emango dio.Bere gain hartuko ditu denbora, espazio eta intentsitate fluxuak;baina ez da arkitektura moldagarri bat izango, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain(aukera eman).Instalazioa hauek 3-3.5m altuera batean joango dira.
 
Bertan hiru nukleo bereizten dira; aktibitate batzuk bere gain hartuko dituena. Hala ere, beste espazio batzuk determinatu gabe gelditzen dira; espazio erreserba gisa identifikatzen dira. Hau da, hasiera batean ez da eraikiko eta erabiltzaileek euren erabilera desberdinak gauzatuko ditu. Baina aktibitate behar handia izaten  bada bertan beste nukleo batzuk ezartzeko aukera dute(denbora faktorea).


Azken finean,elementu determinagarria arkitektura(nukleoak) izango da. Ez da planteatzen bertan emango direnik aktibitate guztiak.Espazio urbanoan erabiltzaile bakoitzak determinatuko du nahi duen moduan; goitik doazen instalazioekin baliatuz. Beste alde batetik pareta mugikor batzukin beste maiala bateko espazioak sortzeko aukera dago; beste interakzio gune batzuk izanik.

Nukleoak ezartzerako orduan bertako baldintza fisikoetan oinarritu da eta inguruari bizitasun bat emateko helburuaz. Bertako baldintzak ez dira arbuiatu, bere gain hartu ditu proiektuak; osotasun handiago bat emanez.Instalazioen finkapenean ere determinagarria izan dira bertako baldintzak. 
Bertan emango diren aktibitateen(erabilera anitzeko gunea, liburutegia, auditorioa, ludoteka eta baratzak) ezarpena balore minimoetan oinarritu da.




2012-04-19

Gasteizko Alde Zaharra(III)


Hasierako gerturaketan espazio/denbora faktorea ez da oso kontutan hartu, baldintzek indarra hartu baitute.Hauxek ziren aktibitateak: erabilera anitzeko gunea, liburutegia, auditorioa, ludoteka eta baratzak. Aktibitateetan baino aktibitate hauek osatzen edo osatu dezaketen programara bideratu da proiektua (t/s galduaz).  Baina, bertan emango diren aktibitateak performance izango dira, denbora eta espazio batean emanez/deseginez.


Ekintza performatiboak: denbora eta espazioaren baldintzen ondorioz sortu eta desegiten diren aktibitateak.
Adb.: liburutegia, liburua eta pertsona irakurtzen dagoenean definituko da.
   
Bertan emango direnak aktibitate zerrendak izango dira(t/s). Beste alde batetik, bertan kokatuko den arkitektura ekintza performatibo hoien parteatzaile zuzena izan behar da.Baina ez da arkitektura moldagarri bat izan behar, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain(aukera eman). Elementu minimo bat izango da. Baina zer da elementu minimo bat arkitekturan? Estalki bat?Egitura?Instalazioak? Elementu minimo bat izango da baina bere osotasunean elementu hibrido bat.

 
Hibrido ,elementu,horrek kontzeptu asko bere gain izango ditu: espazioa, denbora, intentsite fluxuak, eskala, espazio urbanoa, ekintza performatiboak, lekua…
 
Azken finean, performance-ren parte izango da. Hau da, espazio urbanoa antzezleku bat izango da, non bertan eman diren gauza/elementu/… denak partaide izango diren. Ez da hierarkiarik planteatuko; ez sozialki, ekonomikoki ezta ere kulturalki.Elementu determinagarria arkitektura izango da eta bere osagarriak; hauetan oinarrituko dira aktibitateak.




2012-04-14

Hiria(I)

“Una ciudad viva no es solo un conjunto de calles y edificios. Una ciudad viva es sin lugar a dudas una ciudad hecha por y para sus habitantes. Pensar la ciudad desde los más pequeños (o desde otros habitantes particulares) genera lugares inesperados que suman complejidad al organismo urbano y que hace la ciudad más acogedora para todos. A pesar de lo estático de sus estructuras, la ciudad se puede renovar así día a día, no solo con más estructuras y construcciones, sino con acciones, con proyectos, con mayor participación, haciendo que la vida que hay en ella, en todas sus formas, se vuelva productora activa de la ciudad, y no solo un cliente al que servir”.

Susana Aparicio Lardiés & Juan Alonso[ SUJU Architectuur]

2012-04-11

Gasteizko Alde Zaharra(II):Baldintzak

Lehen gerturaketa egin ostean bertako baldintzetan oinarritu da berrirakurketa. Horrela bertan emango diren aktibitateen hasierako pista emanez.Baldintza hauek determingarriak izango dira formularen aplikazioan.Formulan oinarrituko da, baina ez da aplikatuko bere osotasunean.

Hiru baldintza,ez fisiko, aurkitzen dira: sozialak, kultura eta ekonomikoak.

_Sozialak:Adina[]. Etnia[]. Auzolana[].
_Kultura:Jaiak[]. Gaztetxea[]. Eskoriatza-Eskibel[]. Tailerrak[]. Jazzaldia[]. Emanaldiak[].
_Ekonomia:Merkatua[]. Nekazaritza[].Hezkuntza[].Green Capital[].

Baldintzen inguruan hausnartuz,hauek garrantzitsuak izango dira baina hauetatik sortatuko diren aktibitateak ez dira izango  determinagarriak. Hau da, aktibitate hauek baldintza(onak eta txarrak) batzuei erantzuten diote. Baina ezin dira baldintza hauen partxe bilakatu. Formulan baldintza hauek sartzean hauen anulazioa ematen da,hauek deseuztatuz. Aktibitateek ez dute baldintza hauek eskutatuko, azalean egongo dira eta beraikin interakzioan(t).

Honako hauek izango dira bertan emango diren aktibitate multzoak:
-[A1]Erabilera anitzeko gunea
-[A2]Liburutegia
-[A3]Auditorioa
-[A4]Ludoteka
-[A5]Baratzak

Honekin harira, zuhaitza da adibide garbi bat.Hiru zatiz osatua: sustraiak, enborra eta adarrak. Zuhaitzak kanpo arazoak bere gain hartzen ditu eta hauei buelta ematen die, CO2 hartzen du eta oxigenoa isuriz.Aktibitateek baldintzak hartuko ditu baina ez ditu ezkutatuko.Egun alde zaharrean ez dago zuhaitzik; eta sustraietatik hasiko da aktibitateen finkapena.

Finkapena sustraietatik hasita patata batekin alderatu daiteke, kurtsoan zehar atera den kontzeptua. Bi ezagutza mota daude: abstraktua eta lokala. Abstraktua egungo ezagutza zientifikotzat definitzen da, teknokraziak bultzatzen eta defendatzen duena: ezagutza modernoa. Lokala , aldiz, ezagutza herrikoia da, belaunaldiz transmitzen dena; ezagutza kolektiboa.Azken finean, hierarkiak daude; baita zuhaitzean. 

Aktibitateen ezarpena zuhaitzaren eta patataren hierarkien apurketan oinarrituko da. Horrela programa guztia lurretik gora emango da. 

2012-04-08

Fábrica de musica


Omnibus ideiaren inguruan honako proiektu hau. Sao Paulo-n(Brasil) kokatzen da eta Urban-Think Tank estudioarena da. Bere gain programa bat eta bere inguruko aktibitateak hartzen ditu.












2012-04-04

Gasteizko Alde Zaharra(I):Lehen gerturaketa

Gasteizko Alde Zaharreko proiektuan murgilduz, programan oinarritu baino bere inguruko irakurketa bat egin da; proiektua eta bere baldintzen berrirakurketa. Hau klasean eman ziguten programa:
``
Omnibus: bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua

Ikasturteko azken ariketan Gasteizko Alde Zaharrean diren hainbat zerbitzu gabeziei erantzuna emateko eraikina gauzatzea proposatzen dugu. Auzo-mailako beharrak jasoko ditu, denetarikoak: kulturalak, aisialdikoak, kiroletakoak, hezkuntzakoak... Eraikin bakar batean kontsentraturik funtzio aunitzeko programa konplexua osatu nahi da. Bestalde,
OMNIBUS kokatu beharreko gune estrategiko eta zentralagatik, Gasteizeko hiriaren eskalari begiratzen dion eraikina izan daiteke aldi berean.

PROGRAMA                                                                                                                    M2

Aktibitate anitzetarako espazioa                                                                               -

Txillida zentruaren Biltegiarekin loturan den erakusketa-gela                        200m2

Liburutegia eta mediateka                                                                                        350m2

Zinema gelak (50-100 pertsonentzat)                                                                     300m2

Auditorium                                                                                                                   400m2

Ikastaroak emateko lokalak                                                                                     200m2

Igerilekua 25x10                                                                                                         350m2

Gym eta Spa                                                                                                                  400m2

Gune komertziala (dendak)                                                                                            -

Merkatuentzako gunea                                                                                                                                                                                                                                                                 ´´


_BERRIRAKURKETA:
LEKUA:
-_ Gasteiz.
-_Alde zaharra degradazio puntu altuan.Elementu hierarkikoa, hiria bere inguruan hasi. Degradazio zabaltzeko arriskua.
    _Proiektua:erlazioa Gasteizekin.Hierarkia/degradazioa.
    _Ez da elementu hierarkiko bat izango. Elementu hierarkiko bat hierarkia batean, hierarkien- hierarkizazioa.
    _Eremua: berregenerazio gunea.Interbentzioa.
-_Inguru gisa:fisiko,kultural, hierarkiko, funtzional, formalki.
    _Berrirakurketa:espazio gisa ez, osotasunean.Espazio mugagabea = indefinitua.Eremua.
    _Eremua=espazio urbanoa.
-_Programa desegokia, hierarkizazioan jarraipena bermatzen du. Baldintza sozialak.
    _Ber-programa:eredu berri baten adierazle.

ESPAZIO URBANOA:
-_Espazio publikoa: egungo egoera.
    _Elementu,eremu...guztiak funtzioetara mugatuta.
    _Hierarkiak:dominado/dominante.Interakzio gune bat da espazio publikoa eta aldi berean klase sozialen mailakatzearen apurketa. Baina euren arteko desberdintasuna azaleratzen da. Espazioa neutroa, klasen arteko hierarkia eskutatzen du.
    _Kontrol soziala:erabileretatik kanpo egiten dena gaizki ikusia. Erabiltzaileen kontrola. Begiraden menpeko hierarkia.
    _Baldintza hauen apurketa:espazio urbanoa maila berdinen elkargunea.
-_Indeterminatua.Egun osoa determinatua, erabileretara mugatua.
    _Elementuen finkapena baldintza gogorra eta erabiltzailea.
-_Espazio/erabiltzaile[1] lotura ez da berdina espazio/erabilera [2]. [1] lotura bermatzeko [2] lotura gauzatzeko aukera.
-_Programa, erabiltzaile eta espazio urbanoak lotu dena. Osotasun bat eman.

ERABILTZAILEA:
-_Espazio urbanoan eta programan protagonista. Arkitekturari,  denborarekin, amaiera eman.
-_Balidntze apurketa:
    _Hierarkien apurketa.
    _Genero bereizketa gabe.
    _Kategorizazioen ezezkoa.
-_Papel nagusia.Bi mota:erabiltzaile finkoa/tenporala eta atenporala. Bat egunerokotasunean ibiliko da eta bestea batzutan. Bereizketa:fluxua,denbora.
    _Erabiltzaile nahasketa. Helburu berdina: bakoitzak bere erabilerak gauzatzea. Funtzio/helburu.
    _Erabiltzailea bakar bat: bere erabilerak gauzatuko dituenak.
-_Politicas de cultura.Fluxu, ohitura.

DENBORA:
-_Definizioz:denbora gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatua da.
-_Iragana-momentua-etorkizuna: beharren aldaketa denboran zehar.
-_Baldintza determinagarria.Denboraren bitartez ondorioak azaleratzen dira; arkitektura horren funtzionamendua egokia izan den ala ez.
-_Denbora fakorea jasan eta erabili. Proiektuan txertatuta joan behar da.Osotasuna eman.
-_a, a', b, b'...bereganatu. Indeterminazio puntua.
-_Lineala//arbitrarioa//deskonposatua


ESPAZIOA:
-_Faktore determinagarria.
-_Aktibitateak ezarriko ditu lehen finkapena baina ezartze
osoa arkitekturak.Arkitekturak determinatu espazioa.
-_Espazioa eta espazio urbanoa bat. Intentsitate fluxuek bertan gauzatu erabilerak.

FLUXUA:
-_Espazioa eta denbora lotura.Arkitekturak fluxuak bereganatu.
-_Motak: Joan-Pasa[JP], Joan-Etorri[JE] eta Pasozkoa[P].
    _[s]     II        I        II
    _[t]      III      II         I
-_Denbora=intentsitatea. Intentsitate fluxua = erabiltzailea.
    _Intentsitate fluxua//Aktibitatea
        _[t/s]        II/III[JP]        II/II[JE]        I/III[P]
        _[t/s]        III/I                III/II             III/III
                        II/I                 II/II              II/III
                        I/I                  I/II               I/III
-_Soinua[t/s]:fluentzia, espazioa, denbora.Uhina.
 AKTIBITATEA:
-_Programaren oinarria.
-_Denbora/espazioa/fluxua
-_Motak:denbora luzeko aktibitateak[AL], denbora motzeko aktibitateak[AM] eta aktibitate indeterminatuak[AI].
 -_A={[IF(ts) + B]. T}/Sz
     _A=aktibitatea
    _IF(t/s)=intentsitate fluxua JP-JE-P. IF: t+s+e. Denbora, espazioa,erabiltzailea. Funtzio/helburu: erabilerak gauzatu.Determi./indetermi..
    _B=bariableak.Gasteiz:inguru gisa( kultural, sozialki, hierarkiko, funtzionalki(egituraketa), formalki) 
    _T=denbora.a,a',b,b'...Osotasuna.Etorkizuna.
    _Sz=espazioa.Arkitekturak mugatuko du. Bertako baldintza fisikoak. 

PROGRAMA:
-_Hasierako programa deseuztatu: hierkietan oinarritua, baldintza batzuen atzean.Programa aktibitatetan oinarrituko da, beheko formulan oinarrituz. Lekuarekiko lehen hurbilketa B faktorearekin gauzatuko da; hasierako aktibitate batzuk emanez. Baina bere ezarketa osoa aktibitate hauen interakzioan eta bertako elementu arkitektonikotan lotura ezartzean egingo da(baldintza espazialak, kotak, zoladura, elementu mugatzaileak...Sz)

*(arazoak mapa kontzeptuala igotzeko)

2012-03-18

Herriak(I)

Aurreko asteko  Cerdaren inguruko hitzaldi  sorta interesgarria iruditu zitzaidan, ``Cerdaren efektua´´. Solaskide bakoitzak Cerdaren inguruko bere  interpretazioa  helarazi zuen. Gai bakoitzean herri desberdinen adibideak azaleratu ziren; Katalunia eta Gipuzkoan kokatuak. 

Hitzaldi hauen ondoren gure herrien hedapen  eta gauzatzearen inguruan hainbat hausnarketa izan ditut.
Gipuzkoako herrietan sakonduz ``zabalkundeak´´ ezin izan dira gauzatu modu duin batean, bere ezaugarri orografikoek ez dutelako mota honetako hedapenak bermatzen. Luzetara gauzatu diren herriak baitira, kasuan kasuko gehienak.Herri hauen morfologian eta erabileretan oinarrituz, gehienek eskema berdina dute: zentro historiko bat, bere inguruan herria hedatua eta amaitzeko industria;erabileren homogenitate bat ematen da. Lekuan lekuko erabilera bat.



Erabilerak oso bananduak daude, sektorekatuta. Horrela bi erabilera desberdinen arteko bizikidetza ez da bermatu: industria eta etxebizitza. Bi mundu desberdin kontsideratu izanak eta industriak izan duen baldintza ekonomikoa determinagarriak izan dira. Alde batetik, erabilera batzuk ez baitira bateragarriak. Bestetik, industriak historian indar handia izan du eta horren adibide da egun kokatuta dauden leku estrategikoak. Honek bi arazo handi ekarri ditu: herriek osotasun bat ez edukitzea eta eremu hilak sortzea.

Nahiz eta, elementu batzuk bateragarriak ez izan, bien arteko elkartrukea beharrezkoa da. Proiektu honetan etxebizitzen eta tailerren arteko nahasketa ematen da. Orubea Donostian kokatzen da, Errotaburu eta Infernuaren artean, bi eremu banatzen ditu gaur egun. Alde batetik etxebizitzak eta bestetik industria zaharkitua. Protagonista nagusia orubea izango da, bera izango baita bien arteko lotura. Ez da hiriaren jarraipena bermatuko duen elementua. Baizik eta, konektatzaile funtzioa izango du. Orubea kanporantz zabalduko da, beste biekin oreka bat lortuz eta konektatuz.