2011-12-26

Ibilbidea


Proiektuaren helburua proposaturiko beste nekazaritza ereduaren beharrei erantzutea da, eta horretaz gain, aldaketa horren erakusleiho izatea. Bestalde, Ilarratzan duen kokapenagatik, herriari osotasuna eman nahi da, N-104 errepideak sortzen dituen mugak gainditu eta bere abantailak aprobetxatuz.
Helburu horietatik abiatuz, forma eta tamaina anitzeko proposamen ugari izan ditu, esperimentu bakoitzean aurreko proposamenean azaleratutako arazoak konpondu nahiean.


 
Hasiera batean estalki handi soil bat proposatzen genuen, zeinen azpian merkatua eta beste erabilera gehigarri batzuk gauzatzeko modulo minimoak aurkitzen ziren. Ez zen herriko eskalara ongi moldatzen, eta gainera, estalki azpiko espazioak zabalegiak, mugagabeak eta beretsuak ziren.

 
Bigarren planteamenduan erabilera bakoitza bere aldetik planteatzen genituen, horrela beraien artean espazioak sortuz eta herrian txertatuz. Aurreko saiakera gainditu arren, sortutako espazioak ez ziren anitz interesgarriak eta eskala kontua ere soluzionatzeko zegoen.

  
Azkenean ibilbide bat planteatzen dugu, herria lotuz eta nekazaritza eredu berria aldarrikatuz. Eraikinak nekazaritza produkzioaren hiru eskalak elkartuko ditu eta erakinaren estalkian landatuko da. Herriko nekazaritza, produkzio handiko landalurra eta nekazaritza alternatiboa elkartuz. Udan eraikinaren estalkian landutuko da eta neguan negutegiak ezarriko dira.

 
Baina elementu bakoitza oraindik forma indibidual batean irakurtzen da, osotasun gabe. Eraikin osoari azal bat gehitzen diogu; non tarteko espazioak dauden, erabilera desberdinetarako, eta horrela osotasun bat hartzen du espazialki eta herriko eskala moldatzen da.

 
Proiektua bi azalen artetik doan ibilbideak egituratuko du eta sortutako tarteko espazioek garrantzi handia hartuko dute. 

 
Ebaketak garatzea eta oinean ebaketan somatzen diren asmoak plasmatzea izango dira gure hurrengo erronkak.