2012-04-19

Gasteizko Alde Zaharra(III)


Hasierako gerturaketan espazio/denbora faktorea ez da oso kontutan hartu, baldintzek indarra hartu baitute.Hauxek ziren aktibitateak: erabilera anitzeko gunea, liburutegia, auditorioa, ludoteka eta baratzak. Aktibitateetan baino aktibitate hauek osatzen edo osatu dezaketen programara bideratu da proiektua (t/s galduaz).  Baina, bertan emango diren aktibitateak performance izango dira, denbora eta espazio batean emanez/deseginez.


Ekintza performatiboak: denbora eta espazioaren baldintzen ondorioz sortu eta desegiten diren aktibitateak.
Adb.: liburutegia, liburua eta pertsona irakurtzen dagoenean definituko da.
   
Bertan emango direnak aktibitate zerrendak izango dira(t/s). Beste alde batetik, bertan kokatuko den arkitektura ekintza performatibo hoien parteatzaile zuzena izan behar da.Baina ez da arkitektura moldagarri bat izan behar, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain(aukera eman). Elementu minimo bat izango da. Baina zer da elementu minimo bat arkitekturan? Estalki bat?Egitura?Instalazioak? Elementu minimo bat izango da baina bere osotasunean elementu hibrido bat.

 
Hibrido ,elementu,horrek kontzeptu asko bere gain izango ditu: espazioa, denbora, intentsite fluxuak, eskala, espazio urbanoa, ekintza performatiboak, lekua…
 
Azken finean, performance-ren parte izango da. Hau da, espazio urbanoa antzezleku bat izango da, non bertan eman diren gauza/elementu/… denak partaide izango diren. Ez da hierarkiarik planteatuko; ez sozialki, ekonomikoki ezta ere kulturalki.Elementu determinagarria arkitektura izango da eta bere osagarriak; hauetan oinarrituko dira aktibitateak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario