2011-10-23

atataP


Aurrekoan BehekoSolairua ``Nekazaritza eta Modernitatea´´ zikloko jardunaldietara  joan nintzen. Bigarren zatia, Emmanuel Lizcano,  oso interesgarria iruditu zitzaidan. Patata aitzaki hartuta, tradizioan eta modernitatearen arteko desberdintasunak aztertu  zituelako.


Bi ezagutza mota daude: abstraktua eta lokala. Abstraktua egungo ezagutza zientifikotzat definitzen da, teknokraziak bultzatzen eta defendatzen duena: ezagutza modernoa. Lokala , aldiz, ezagutza herrikoia da, belaunaldiz transmitzen dena; ezagutza kolektiboa. Ezagutza transmititu egiten da komunikazio horizontala izanik; patatak lur azpian egiten duen moduan. Bata bestearen kontra aurkitzen dira, abstraktuak ezagutza herrikoa  zapalduz.Patataren goiko aldea ezagutza zientifikoa eta behekaldeko,lur azpian, ezagutza herrikoia.

Gasteiz inguruko herrietan gauza bera gertatu da, ezagutza herrikoia(lurreko ezagutza,nekazaritza, ohiturak…) ez du transmisiorik;oso urria da. Hiriko buruzagiak ezagutza zientifikotan oinarritu dira, herrietan erreparatu gabe, arazoak konpontzeko. Azkenean bi ezagutza elkarren-kontra izan dira. Zientifikoak lekua hartu du baina oraindik ezagutza  herrikoa bizirik dago. Ezagutza herrikoia bizirik irauteko egungo gizartean alternatibak sortu behar dira; berme hori  proiektuarekin  lortuz.


Patataren metaforaren inguruan gogoeta eginez  arkitekturan jada antzerako adibide bat aurkitzen da; Alejandro de la Sotaren Dominguez Etxea .Kasu honetan beste zentzu batean. Eero Saarin-en ondorengo metaforan datza bere idea, eta ondorioz, etxe honen zentzua: gizakiaren bizitzeko espazioa lurrazaletetik bi zatitan banatutako esfera batekin aurkeztu daiteke.




Lur azpian geratzen den esfera erdiak atsedenerako eta erreflexiorako gunea adierazten du (gaueko gunea,logelak,espazio pribatua) eta lurrazaletik gora geratzen  den beste erdiak gizakiaren aktibitatea(eguneko gunea,sukaldea,egongela,jangela); ideia berriak garatzeko eta gizakiak naturarekin, eguzkiarekin eta airearekin bat egiten duen gunea.



Bere esanetan, gizakiak zenbat eta pentsamendu askeagoa eduki, orduan eta gehiago urrunduko da lurretik eta deskantsurako beharra duenean, orduan eta gehiago ondoratuko da lurrean.




2011-10-05

Lehen ematea

 Gure analisiaren lehen helburua, hasieratik sortu zitzaizkigun aurreiritziekin apurtu eta nukleoen errealitatera hurbiltzea izan da, horretarako bertakoekin egindako elkarrizketetan oinarrituz . Hainbat elementu  oso esanguratsuak iruditu zaizkigu baina  nekazaritzak duen arazoan eta etorkizunean erraparatu dugu gehienbat.

 

Izan ere, egungo nekazaritza eta etorkizunekoaren(alternatiboa) artean diferentzia edo salto handia dago. Bien arteko lotura beharrezkoa da, batak besteari nekazaritzaren testigua pasa behar baitio; bi pentsakera,kultura eta ohituren arteko  saltoa modu egokian egiteko.


Gure proposamena bi nekazaritza hauen lotura modu egokian burutzea izango da, arkitektura bertan ezarriko den bizi eta lan eredu berria bermatzeko tresna gisa erabiliz.



2011-10-02

V-O-I

Lehen kontaktua izan dugu Villafranca-Oreitia-Ilarratza herriekin. Hasieran izan dugun iritzia oso azalekoa izanik. Bakoitzak, bere begiekin, ikusi duguna sentitu dugu. Lehen sentsazioa oso azaleko izanda baina askotan baldintzakorra.

Gerora hainbat azal zabaldu ditugu. Bertako jendeaz hitz eginez beste pertzepzio bat izan dugu. Kipula bat zuritzea antzerakoa izan da egin dugun hasierako lana. Azalak kentzen joan gara eta herriaren muinera iritsiko gara.

Gure iritziak aldatzen joan dira, jasotzen joan garen iritzien arabera.Iritzi berdintsuak askotan baina ikusi ditugu kontrajarriak.Azkenean, iritzi desberdinek ikuspuntu orokor baina definitu gabe bat eman digute.




Honen arira, oso esanguratsua iruditu zait pertzepzioaren kontzeptua.Izan ere, beti dago gure baitan eta kasu askotan determingarria da,oso. Kontuan hartu behar da baina ez gara bertan geratu behar;muinera joan behar gara.

Iritzi desberdinak jasoaz gure pertzepzioa aldatzen joan da. Herritar bakoitzak euren herriaren radiografia bat eman digu. Azkenean, iritzi desberdinez ``hezurraren´´ radiografia oso bat jaso dugu.

Orain radiografia aztertzen ari gara….