2012-05-14

Gasteizko Alde Zaharra:Ematea(I)


Proiektuaren oinarria ez da izan programa. Programa baten inguruan sortatzen eta gauzatzen diren parametreo/baldintzen berrirakurketan (hausnarketan) jorratu da.Izan ere, elementuren definizio/kontzeptua predeterminatuta datoz; batzuk euren zentzua galduta edo ez dute egun. Finean, proiektu baten inguruan sortatzen direnak: lekua, espazioa,programa, erabiltzailea, denbora...

_HAUSNARKETA:

Lekua, Gasteiz gisa kontsideratu da eta alde zaharraren papela bere barnean. Alde zaharra degradazio puntu altuan aurkitzen da. Gainera, Gasteizeko hedapenean elementu hierarkiko bat izan da, hiria bere inguruan hasi. Degradazioa zabaltzeko arrisukua. Beraz, bertan planteatzen dena ez da elementu hierarkiko bat izango. Elementu hierarkiko bat hierarkia batean, hierarkien-hierarkizazioa.Ez da espazio gisa kontsideratuko gunea, eremua,hau da, espazio urbanoa.



Emandako programa desegokia da. Alde batetik, hierarkien jarraipena bermatzen du.Aipatzen diren erabilerek gizarte sozialen bereizketaren jarraipena bermatzen du. Erabilera asko gizarte klase sozial baten ezaugarrietara egokitzen soilik. Beste alde batetik, alde zaharrak dituen ezaugarri orografiko,kultural...etab bat ez datozen erabilerak aurkitzen dira. Azkenik, erabilera asko alde zaharraren inguruan daude egun. Proiektuaren helburua ez da nahi jendea erakartzea alde zaharrera. Hau da, ez da nahi gune hierkiko bat bilakatzea. Beste programa bat planteatuko da.
 
Egungo espazio publikoa ondo ulertu behar da. Espazio urbanoan elementuak funtzioetara daude mugatuta. Interakzio gune bezala dago planteatuta baina espazio neutro honetan klase sozialen hierarkia eskutatzen da(dominado/dominante). Gainera, erabileretatik kanpo egiten dena gaizki ikusia dago; begiraden menpeko hierarkia.Kontrol soziala, erabiltzaileen gaineko kontrola. Gainera, egun oso determinatua dago dena eta ekintza performatiboak egiteko aukera txikia dago.  Erabilera eta espazio lotura oso zurruna da; determinatuegia.Egun espazio/erabilera lotura bermatzen da eta espazio/erabiltzaile.
    
Erabiltzailea espazio urbanoan eta programan protagonista; arkitekturari, denborarekin, amaiera eman. Beraren inguruko baldintzen apurketa planteatuko da; hierarkien apurketa, genero bereizketa gabe eta kategorizazioen ezezkoa.Bi erabiltzaaile mota daude;tenporala eta atenporala. Bat egunerokotasunean ibiliko da eta bestea batzutan. Bereizitasuna: denbora,fluxua.Baina erabiltzaile bakar bat da: bere erabilerak gauztuko dituenak.Funtzio desberdinenekoak izango dira baina finean helburu berdineko erabiltzailea; erabilerak gauzatu.

Denbora definizioz: denbora gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatua da. Iragana-momentua-etorkizuna: beharren aldaketa denboran zehar. Denbora kontutan hartzeko faktorea da,elementu askok pairatzen dute eta ondorioak azaleratzen ditu;adibidez, arkitektura baten funtzionamendua egokia izan den ala ez.Proiektuan txertatu joan behar da eta osotasuna eman. a, a´, b, b´...bereganatu behar du, indeterminazio puntu bat bermatu behar du. Ezin da kontsideratu lineala, arbitrarioa eta deskonposatua izan daiteke.


Denbora eta espazio kontzeptuekin lotura zuzena du fluxuak.Hau da, fluxuak denbora eta espazio batean ematen baitira. Mota desberdinetakoak daude; espazio/denbora batean emanez(Joan-Pasa[JP], Joan-Etorri[JE] eta Pasozkoa[P].    _[s]     II        I        II    _[t]      III      II         I).Fluxuak denbora batean ematen diren intentsitateak dira. Esan daiteke, fluxu hauek intentsitate fluxu batzuk direla(t/s), hau da, erabiltzailea. Erabiltzailea intentsitate fluxu gisa kontsideratuko da.Intentsitate fluxu hauek euren erabilerak gauzatuko dute.
   
Programa aktibitateetan oinarrituko da eta lehenago aipatutako kontzeptuak hartuko ditu kontuan.Motak:denbora luzeko aktibitateak[AL], denbora motzeko aktibitateak[AM] eta aktibitate indeterminatuak[AI].Hauek formula honen bitartez ezarriko dira, lehenago aipatutakoa eta eremuko baldintzak hartzen ditu bere gain:
    _A=aktibitatea
    _IF(t/s)=intentsitate fluxua JP-JE-P. IF: t+s+e. Denbora, espazioa,erabiltzailea. Funtzio/helburu: erabilerak gauzatu.Determi./indetermi..
    _B=bariableak.Gasteiz:inguru gisa( kultural, sozialki, hierarkiko, funtzionalki(egituraketa), formalki)
    _T=denbora.a,a',b,b'...Osotasuna.Etorkizuna.
    _Sz=espazioa.Arkitekturak mugatuko du. Bertako baldintza fisikoak. 

Programa beraz aktibiateetan oinarrituko da;denbora eta espazio batean emanez.

  _PROIEKTUA:

Proiektua elementu soil bat izango da.Minimoa izanik ere elementu hibrido bat da; osotasun bat emanez. Instalazio osaturiko sare bat planteatzen da.Inguruko elementuekin lotuz eta Gasteizko alde zaharretik hedatuz.Bere gain hartuko ditu denbora, espazio eta intentsitate fluxuak;baina ez da arkitektura moldagarri bat izango, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain.3 metrora joango dira eta hornidura minimo batzuk eramango dituzte(ura,berokuntza,elektrizitatea). Erabiltzaileak hauek erabiltzeko aukera edukiko du, bere ekintzak gauzatzeko.Lehenago espazio urbanoaren inguruan aipatutakoaren kontra doa,hau da, espazio publikoko elementuak ez daude predeterminatuak erabilera batzutara.

Bertan hiru nukleo kokatzen dira eta aktibitateak bertan emango dira. Aktibitate multzoak planteatzen dira; bertan aktibitate desberdin nahasketa izango da eta horrela etorkizunera begiratzen da.Ez da etorkizuna predeterminatze eta gainera erabiltzaile desberdinen arteko Interakzio bat bermatzen da. Beste alde batetik ekintza performatiboak ahalbidetzen dira; hauek nukleoen behe oinetan emango dira. Hauek kokatzeko modua bertako ezaugarri fisikoetan oinarritu da; baldintza hauei indarra emanez(aurrerago xehetasun gehiago).

Beste alde batetik, erreserba espazioak planteatzen dira.Hasiera batean ez da eraikiko eta erabiltzaileek euren erabilera desberdinak gauzatuko ditu. Baina aktibitate behar handia izaten  bada bertan beste nukleo batzuk ezartzeko aukera dago.

Gainera,nukleoek, hazteko aukera dute. Hasierako aktibitate nahasketatik batek indarra hartzen badu; denboraren bitartez benetako behar bat dela, aktibitate multzo batetik aktibitate batera pasa ahalko da eta honek hedatzeko aukera izango du.Ber-aktibitate ezartzeko aukera ematen du; denbora,espazio eta intentsitate fluxuen bitartez. Ez dira izango elementu hierarkiko batzuk izango; hauen ezarpena intentsitate fluxuen bitartez egin baita.Aktibitateen berfinkapen bat izango da edota ez; dauden moduan jarraitzeko aukeraz.

``Mat-building´´ kontzeptua hartzen da kontutan.Diseinu ireki bat planteatzea ahalbidetzen du;
gauza da barnetik aldatzeko edo beste sistema batzuei egokitzeko, aktibiatateen intentsitate bermatuz. Berezko mikroklima bat sortzeko gai da ere. Elementuen interkonekzio eta asoziazio maximoa bermatzen du; aukera emanez hazteko edo txikitzeko, aldatzeko edo trukatzeko.Hiru dimentsioetatik haratago doa, denbora faktorea sartzen da.Sistema malgua izan behar da; hazteko eta trukatzeko aukera emanez bizitza osoan. Sistemak bi norabidetan egongo dira zabalik, hau da, bere barneko sistema txikiagoekiko eta bere inguruko sistema handiekiko.Altzairuzko egitura zirkularrak izango dira;behean oinarrizko egoera eta beraren hazkunde posible bat.

Finean, espazio urbanoan interakzio guneek izango dute papel nagusia. Izan ere, denboran zehar berdinak izango dira baina egoera desberdinei erantzungo dute.Bere gain denbora faktorea arbuitatu egingo du.Gune neutro bat izango da eta bertan plantetzen dena ezaugarri teknikotan oinarritu da(eguzkia,itzala...).Ezaugarri hauei denbora faktoreak eragin txikiena egiten dietelako oinarritu da;altzari urbano eta zuhaitzak planteatuz. Hauek aktibitate maila edonolakoa dela ere interakzio guneak izango dira; osotasun bat emango dio denari(instalazioekin).


Formaren aukeraketan baldintza determinagarria izan da moldagarria izan behar zela.Ez forman,baizik eta, berau ezartzeko moduan.Hau da, forma errektangularretan ingurura errazago lotzen da eta kontestuarekin erlazio zurruna sortuaz. Kontestu faktorea azaltzen denean denbora/espazio kontzeptua arbuiatu egiten da. Izan ere, kontestu faktorea denbora batean finkatzen da eta etorkizuna ez du aintzat hartzen. Gainera forma borobilak heldu-leku gutxiago du;kontestuarekiko erlazio hauskorra du.Forma aldetik ez du erlazio zuzenik izango baina ebaketan bai.Nahiz eta nukleoak kokatzerakoan kontestu izaera eduki; forman ez du baina inguruko fluxuak hartzen ditu kontutan.Beste alde batetik, forma borobilan, leku guztietatik berdin ikusten da.Ez du hierarkia bisual bat predeterminatzen.

Aktibitateak ezartzeko bertako baldintzak(sozialak, ekonomikoak,kulturalak) ez dira arbuiatu, bere gain hartu ditu proiektuak(formula); osotasun handiago bat emanez.Instalazioen finkapenean ere determinagarria izan dira bertako baldintzak. Aktibitateak: erabilera anitzeko gunea, ludoteka, liburutegia,auditorioa eta baratzak.Hauen banaketa bertako baldintza fisikoetan oinarritu da; nahasketa bat eginez. Behe oinetan ekintza performatiboak emango dira eta bertan dauden elementuak indeterminazio puntu altuko elementuak izatetik gertu daude.Hauek finkatzeko behar teknikotan oinarritu da, hau da, ekintza performatibo bat egiteko behar denerako elementu minimora joanez.

Nukleoak:


_Eremuaren ipar-ekialdean kokatzen da. Bertan aurkitzen den kota diferentziari(1.8 m) aurre egiteko elementu gisa planteatzen da. Trantsizio elementu gisa eta gainera babesleku izaera du;altuera aprobetxatuz.
Behe oina:ekintza posibleak(irakurri,eseri,interaktuatu),eskaintza(elektrizitatea,berogailua,eserlekua,babes gunea).Altzari urbanoa eta ate korrederak.
1.solairua:ludoteka
2.solairua:komunak
3.solairua:talde sozial desberdinen bulegoak


_Eremuaren mendebaldean kokatzen da. Dagoen altuera diferentzia(1.5 m) aprobetxatu; inguruko lorategietatik sartzeko aukera emanez eta horrela bertan baratzak planteatzeko aukera.Espazio urbanoa mailakatua eta altzari urbanoa.
Behe oina:ekintza posibleak(jolastu,lagunekin egon),eskaintza(elektrizitatea,ura,altzari moladagarriak) 1.solairua:merkatua
2.solairua:komunak
3.solairua:auditorioa
 



_Eremuaren hegoaldean. Eremu laua eta bizitasuna emateko.Perimetro osoan muinoa eta barnean lorategia.
Behe oina:ekintza posibleak(irakurri,lagunekin egon,landatu),eskaintza(elektrizitatea,ura,berokuntza, lorategia) 1.solairua:erabilera anitzeko  gunea
2.solairua:komunak
3.solairua:liburutegia
 

Beste alde batetik, nukleo hauetara instalazioen bitartez helduko dira hornidurak; baina hauek ekintza performatiboetara daude bideratuta. Nukleo hauek autonomoak izango dira: ura estalkian jasoko da; komutetan eta ureztapenean erabiltzeko, eta estalkiko panel solarren bitartez elektrizitatea lortuko da.





_ERREFERENTZIAK:
   _Espacio publico como ideologia_Manuel Delgado
    _Sistemas Arquitectonicos Contemporaneos_Josep Maria Montaner
     _Circo.Mat building_Jaime Coll
    _Multiples estrategias de arquitectura_Santiago Molina
    _Orfanato municipal de Amsterdam_Aldo Van Eyck


No hay comentarios:

Publicar un comentario