2012-01-31

Hausnarketa

``..Por antecomedores y galerias salio a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subio por escaleras polvorientas a antecamaras circulares; infinitamente se multiplico en espejos opuesto;...En el segundo piso, en el ultimo, la casa le parecio infinita y creciente.``La casa es tan grande-penso-. La agrandan la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad´´.

Jose Luis Borges ´´


Hau irakurri ostean edo goiko argazkia ikustean jasotzen dugun pertzepzioa berdina da. Hau da, bakoitzak bere ikuspuntutik ateratzen du informazio bat.Beraz ez dut testuaren interpretazio arrazional bat egin, bere atzean dauden elementutan murgildu naiz; hauek aztertuz.

Berak testuan ideia batzuk adierazten ditu; zerbait deskribituz. Baina azken finean deskribitzen duena bere baitan gertatzen den fenomeno bat da. Berak azaltzen dituen espazioen eta ideien artean lotura bat dago. Bien arteko erlazioa aztertu dut.Alde batetik, azaltzen dituen espazioak faktore batzuen menpe ikusten ditu. Hauek, ez dira elementu finkoak; definitugabeak dira. Baina gure baitan daude. Hau da, ikuspuntu bat dute.



Bere testuan espazioak azaltzerako orduan ``ante-espazioei´´ garrantzia ematen dio. Askotan hauek, ``espazio´´ batera sartu baino lehenagoko ``eremuak´´, oso garrantzitsuak izaten dira eta hurrena izango duzun espazioarengan pertzepzio desberdina sortarazten dute.Hauek gainera beste espazio batzukin erlazionatzen dira. Ideien kasuan berdina gertatzen da. Guk gure barnean ditugun ideie guztiek amankomunean zerbait dute.
Ideia guztiak  fisikoki definitugabeak dira, espazio hauen bezala, baina atzetik pertsonaren ikuspuntua ezartzen da.






Ideia hauek euren artean besteekiko bereizten dituen zerbait dute;ikuspuntua, gure iritzia.Testuan berdina gertatzen da,azkenenean berak aipatzen dituen antespazioak bakoitzak duen ikuspuntua izango da, askotan garrantzitsuago ideia baino, atzean egoten da, baina ikuspuntu bat definitzen du.

Goiko irudian azaltzen da, nola ideia desberdinak(borobil formakoa, zerbat definitugabea; normalean espazio definitu bat angeluzuzenekin adierazten dugu; Borgesek aipatzen dituen espazioak defintigabetzat hartzen baititut) amankomunean zerbait duten; gure ikuspuntua, Borgesen ante-espazioak, bere ideiak.


2012-01-24

Ematea

Egungo nekazaritza eta etorkizunekoaren(alternatiboa) artean diferentzia edo salto handia dago. Bien arteko lotura beharrezkoa da, batak besteari nekazaritzaren testigua pasa behar baitio; bi pentsakera, kultura eta ohituren arteko  saltoa modu egokian egiteko. Horrela herrien etorkizuna bermatuko baitu. 



 
Ingurua berraktibatzeko nekazaritza da funtsa/puntu klabea. Honen egoera kaxkarra herrietan islatzen da eta hau berreskuratzea/ martxan jartzea izango da helburu nagusia. Herriek zuten izaera eta indarra lortuz.  
Gure proposamena aldaketa hori ahalbidebitzea da, bi nekazaritza egoera hauen lotura modu egokian burutzea, eta beraz, arkitektura bertan ezarriko den bizi eta lan eredu berria bermatzeko tresna gisa ulertuko da.Era berean, tresna izateaz gain erakusleiho ere izango da.





Hiru ardatz nagusi planteatzen ditugu: hezkuntza, bizitoki tenporalak eta merkatua. Ardatz bakoitza ziklo baten parte da; lehenik hezkuntza  ezarriko litzateke (herritar zein langileei nekazaritza eredu berri honen ezagutza helarazteko), gero etxebizitza tenporalak (nekazaritza eredu berri horretan jardungo diren langileak jasotzeko) eta azkenik merkatua (prozesu guztiaren emaitza eta nekazaritza ereduaren erakusleiho izango dena).



Gu azken fase horretan zentratuko gara. Bertako programak merkatua eta erabilera osagarriak jasoko ditu. Bi irizpide nagusi landuko dira:   
   - Nekazaritza eredu aldaketaren erakusle izatea.    
  - Ahalik eta funtzio gehien espazio berean batzea. 
Proiektuak bere osotasuna azken fasean lortu arren, hasiera fasean eraiki daitekeen eraikina da, aurreko bi faseen garapenean lagundu baitezake.


N-104 errepideak  Ilarratza zeharkatzen du, guztiz erdibituz.  Era berean fluxu handiko bidea izaki, bisitarien harreta lortzeko aukera aparta ere bada. Hori aprobetxatuz, proiektua bide ertzean kokatzen da eta honen bi aldeetara  zabaltzen da. Errepidearen muga gainditzeaz gain, proiektuko zubia bidearen oztopo bihurtzen da. Kokaleku konplexua izan arren, herriari osotasuna emateko aukera egokiena da, lotura naturalena.



Erakusleiho izateaz gain, nekazaritza ereduaren eraldaketa prozesua ere bada. Hiru fase edo eskalatan emango da aldaketa:     
- 1. Fasea_ Eraikin barruko negutegietako ortuetan  emango da. Bertan, ekoizpen berrien aurkezpena eta ikerkuntza egingo da. Kontzientziazioaren lehen urrratsa da.      
- 2. Fasea_ Herri barruko ortu txikietan ematea da, eta auto hornikuntzarako ekoizpen baiti erantzuten dio. Aldaketaren hedapena eta barneratzea du helburu.     
- 3. Fasea_ Herri kanpo landa lurretan emango da eta eskala handiko ekoizpena izango da.





Eraikinak ibilbide bat planteatzen du, losa baten bitartez; herria altueran lotuz eta errepidearentzako oztopo bihurtuz.Errepideak indarra galtzen du eta tarteko espazio berri bat sortzen du. Eraikina bertara zabaltzen da eta erabilera batzuk bertan ematen dira. Erabilerak errepidearen alde bietan banantzen dira eta ibilbidea nekazaritza eredu berriaren erakusleiho bihurtzen da.


 Bertan emango den hasierako programa:

- Merkatua. Asteroko txikia zein, hileko/urteko handia. 
- Aterpetxea. Talde zein norbanakoentzako. 
- Ortuak. Auto-hornikuntza eta ikerketarako.
- Biltegiak
- Taberna 
- Herri ekintzak garatzeko espazio estalia
 
Bi egitura independiente planteatzen dira; alde batetik losa eta bestetik itxitura.  Losaren egituran altzairuzko portikoak eta plaka albeolarrak erabili dira.  Itxituran aldiz, askoz arinagoa izaki, altzairuzko portikoak erabili dira. 

Era berean egiturek ibilbide ezberdinak hartzen dituzte bere baitan. Batetik nekazaritzaren inguruko ikerkuntzarako bideak, bestetik merkatuak sorturikoak....

Bi egitura hauen artean espazio bat sortuko da. Espazio hauek moduluek eta erabilerek mugatuko dituzte. Hala ere espazio guztiek ez dute programa finkorik izango, eta ondorioz izaera malgua eman zaie. Horrela, une eta beharren arabera tarte espazio horiek okupatzeko aukera izango da, bai nekazaritzarako baita herri ekintza ezberdinetarako ere. 


Erabilera finkoak bermatzeko, negutegi barruan hainbat modulo kokatuko dira. Guztiek oinarri bera izango dute, egurrezko kutxa isolatuak izango dira, egur panel + isolamendu + egur panelez osatua (EGO-CLT-mix 180). Modulu guztiek eskema berbera jarraituko dute.



Merkatua funtzio finko eta hedakor moduan planteatzen dugu, kanpo zein barruan emango dena.  Horregatik, altzariak mugikorrak eta desmuntagarriak izan behar dira.  Horretaz gain, herrian aurkitzen diren paleak ikusita, hauek erabiltzea proposatzen da.





 

2012-01-16

Giza-arkitektura

Aurrekoan, abenduak 15ean,  ``Arkitektura: film mintzariak ´´ zikloaren hitzaldi batean egon nintzen. Prada Poole egon zen mintzalari gisa. Oso interesgarria iruditu zitzaidan erakutsi zigun planteamenduak. Gehienak, hondamendi baten aurrean , etxerik gabe geratutako jendea , bertan ``etxebizitza tenporalak ´´ planteatuz.Hau da, larrialdietarako arkitekturak azaldu zituen. Beste batzuk aldiz, konferentzia edo bilgune bat egiteko eraikinak ziren.Denetan material merkeekin eta erraz maneiatzekoak, gehienetan plastikoa,arkitektura neumatikoa deritzona.Baina papera,kartoia....eta beste material merkeak ere erabiltzen ditu. Prozedura sinple bat du, erraz ulertzen dena, eta oso azkar gauzatzen dena.

Gai honen inguruan aztertuz beste arkitekto askok ere mota honetako planteamenduak egin dute; hondamendien aurrean eraikin tenporalak ezarriz eta neumatikozkoko arkitekturarekin forma desberdinak lortuaz.Hondamendien aurre egiteko proposamen asko daude eta  oso interesgarriak dira , azken finean, jendea partaide baita eraikuntzan. Adibide garbi bat dugu Shigeru Ban arkitektoak egin dituen hainbat proposamen. Kasu honetan paperezko arkitektura planteatzen du.



Bi kasuak alderatuz, Prada Poolek eraikin tenporala planteatzen du eta bertan etxe tenporalak; Shigeru Ban-ek,aldiz, iada eginak dauden eraikin barruan planteatzen ditu(polikiroldegiak adibidez).Baina bietan, jendea partaide da eraikuntzan. Kontzeptu hau oso interesgarria iruditzen zait, arkitektura-gizaki harremana baitago;eraikuntza eta erabilera-eskala aldetik. Egungo arkitekturan, eraikin askok giza-eraikin harreman ez dute, monumeltaltasun eta irudiaren kontzeptuan oinarritzen dira gehienak; gizarte honen oinarri baitira.

Beste kasu honetan aldiz, giza-eraikin harremana dago eta etorkizunean sortu daitezkeen arazoak bere barne hartzen ditu, oso modu egokian eginez. Elemental arkitektura estudio txiletarraren proposamena da, hainbat proiektutan gauzatu dutena. 





Auto-eraikuntza planteatzen dute: etxebizitza minimo bat planteatzen dute eta beste m2 erdia bakoitzak eraikitzen ditu, bere beharren arabera. Etxebizitzak ezartzen dira eta hauek patio batera zabaltzeko aukeraz, estalia dagoena. Espazio hau, anpliazioak ezartzeko dago proiektatua. Horrela, etorkizuneko beharrak gauzatzeko espazio bat dute(bakoitzak eraikitzen du nahi duena, bere egoera ekonomikoa eta beharren arabera) eta txabolismoari aurre egiteko proposamen bat izanik.