2011-12-26

Ibilbidea


Proiektuaren helburua proposaturiko beste nekazaritza ereduaren beharrei erantzutea da, eta horretaz gain, aldaketa horren erakusleiho izatea. Bestalde, Ilarratzan duen kokapenagatik, herriari osotasuna eman nahi da, N-104 errepideak sortzen dituen mugak gainditu eta bere abantailak aprobetxatuz.
Helburu horietatik abiatuz, forma eta tamaina anitzeko proposamen ugari izan ditu, esperimentu bakoitzean aurreko proposamenean azaleratutako arazoak konpondu nahiean.


 
Hasiera batean estalki handi soil bat proposatzen genuen, zeinen azpian merkatua eta beste erabilera gehigarri batzuk gauzatzeko modulo minimoak aurkitzen ziren. Ez zen herriko eskalara ongi moldatzen, eta gainera, estalki azpiko espazioak zabalegiak, mugagabeak eta beretsuak ziren.

 
Bigarren planteamenduan erabilera bakoitza bere aldetik planteatzen genituen, horrela beraien artean espazioak sortuz eta herrian txertatuz. Aurreko saiakera gainditu arren, sortutako espazioak ez ziren anitz interesgarriak eta eskala kontua ere soluzionatzeko zegoen.

  
Azkenean ibilbide bat planteatzen dugu, herria lotuz eta nekazaritza eredu berria aldarrikatuz. Eraikinak nekazaritza produkzioaren hiru eskalak elkartuko ditu eta erakinaren estalkian landatuko da. Herriko nekazaritza, produkzio handiko landalurra eta nekazaritza alternatiboa elkartuz. Udan eraikinaren estalkian landutuko da eta neguan negutegiak ezarriko dira.

 
Baina elementu bakoitza oraindik forma indibidual batean irakurtzen da, osotasun gabe. Eraikin osoari azal bat gehitzen diogu; non tarteko espazioak dauden, erabilera desberdinetarako, eta horrela osotasun bat hartzen du espazialki eta herriko eskala moldatzen da.

 
Proiektua bi azalen artetik doan ibilbideak egituratuko du eta sortutako tarteko espazioek garrantzi handia hartuko dute. 

 
Ebaketak garatzea eta oinean ebaketan somatzen diren asmoak plasmatzea izango dira gure hurrengo erronkak.

2011-11-07



 
    Villafranca, Oreitia eta Ilarratza aztertu ondoren, ohartu ginen herrien berraktibazioa nekez lortuko dela soilik etxebizitzez osaturiko hazkundeekin, izan ere, biztanle berrien hiritar pentsamoldeak lo-herri bilakatzen dituzte. Herriaren gainbeheraren arrazoi nagusia, egungo nekazaritzak sorturiko mugak zirela ikusita, eredu sozio-ekonomiko berri bat proposatu genuen.
Nekazaritza eredu berri hori, kooperatiba komunitariotan oinarritutakoa lizateke. Antolamedu berri honek, nekazaritza eraldatzeaz gain herria bera eta bere egituraketa aldatuko ditu, eta aldaketa horien barnean kokatzen da proiektua.
       Herriaren eguneroko aktibitate maila igotzeko asmo horretan, hauxe izango da garatuko dugun programa:




2011-10-23

atataP


Aurrekoan BehekoSolairua ``Nekazaritza eta Modernitatea´´ zikloko jardunaldietara  joan nintzen. Bigarren zatia, Emmanuel Lizcano,  oso interesgarria iruditu zitzaidan. Patata aitzaki hartuta, tradizioan eta modernitatearen arteko desberdintasunak aztertu  zituelako.


Bi ezagutza mota daude: abstraktua eta lokala. Abstraktua egungo ezagutza zientifikotzat definitzen da, teknokraziak bultzatzen eta defendatzen duena: ezagutza modernoa. Lokala , aldiz, ezagutza herrikoia da, belaunaldiz transmitzen dena; ezagutza kolektiboa. Ezagutza transmititu egiten da komunikazio horizontala izanik; patatak lur azpian egiten duen moduan. Bata bestearen kontra aurkitzen dira, abstraktuak ezagutza herrikoa  zapalduz.Patataren goiko aldea ezagutza zientifikoa eta behekaldeko,lur azpian, ezagutza herrikoia.

Gasteiz inguruko herrietan gauza bera gertatu da, ezagutza herrikoia(lurreko ezagutza,nekazaritza, ohiturak…) ez du transmisiorik;oso urria da. Hiriko buruzagiak ezagutza zientifikotan oinarritu dira, herrietan erreparatu gabe, arazoak konpontzeko. Azkenean bi ezagutza elkarren-kontra izan dira. Zientifikoak lekua hartu du baina oraindik ezagutza  herrikoa bizirik dago. Ezagutza herrikoia bizirik irauteko egungo gizartean alternatibak sortu behar dira; berme hori  proiektuarekin  lortuz.


Patataren metaforaren inguruan gogoeta eginez  arkitekturan jada antzerako adibide bat aurkitzen da; Alejandro de la Sotaren Dominguez Etxea .Kasu honetan beste zentzu batean. Eero Saarin-en ondorengo metaforan datza bere idea, eta ondorioz, etxe honen zentzua: gizakiaren bizitzeko espazioa lurrazaletetik bi zatitan banatutako esfera batekin aurkeztu daiteke.




Lur azpian geratzen den esfera erdiak atsedenerako eta erreflexiorako gunea adierazten du (gaueko gunea,logelak,espazio pribatua) eta lurrazaletik gora geratzen  den beste erdiak gizakiaren aktibitatea(eguneko gunea,sukaldea,egongela,jangela); ideia berriak garatzeko eta gizakiak naturarekin, eguzkiarekin eta airearekin bat egiten duen gunea.



Bere esanetan, gizakiak zenbat eta pentsamendu askeagoa eduki, orduan eta gehiago urrunduko da lurretik eta deskantsurako beharra duenean, orduan eta gehiago ondoratuko da lurrean.




2011-10-05

Lehen ematea

 Gure analisiaren lehen helburua, hasieratik sortu zitzaizkigun aurreiritziekin apurtu eta nukleoen errealitatera hurbiltzea izan da, horretarako bertakoekin egindako elkarrizketetan oinarrituz . Hainbat elementu  oso esanguratsuak iruditu zaizkigu baina  nekazaritzak duen arazoan eta etorkizunean erraparatu dugu gehienbat.

 

Izan ere, egungo nekazaritza eta etorkizunekoaren(alternatiboa) artean diferentzia edo salto handia dago. Bien arteko lotura beharrezkoa da, batak besteari nekazaritzaren testigua pasa behar baitio; bi pentsakera,kultura eta ohituren arteko  saltoa modu egokian egiteko.


Gure proposamena bi nekazaritza hauen lotura modu egokian burutzea izango da, arkitektura bertan ezarriko den bizi eta lan eredu berria bermatzeko tresna gisa erabiliz.



2011-10-02

V-O-I

Lehen kontaktua izan dugu Villafranca-Oreitia-Ilarratza herriekin. Hasieran izan dugun iritzia oso azalekoa izanik. Bakoitzak, bere begiekin, ikusi duguna sentitu dugu. Lehen sentsazioa oso azaleko izanda baina askotan baldintzakorra.

Gerora hainbat azal zabaldu ditugu. Bertako jendeaz hitz eginez beste pertzepzio bat izan dugu. Kipula bat zuritzea antzerakoa izan da egin dugun hasierako lana. Azalak kentzen joan gara eta herriaren muinera iritsiko gara.

Gure iritziak aldatzen joan dira, jasotzen joan garen iritzien arabera.Iritzi berdintsuak askotan baina ikusi ditugu kontrajarriak.Azkenean, iritzi desberdinek ikuspuntu orokor baina definitu gabe bat eman digute.




Honen arira, oso esanguratsua iruditu zait pertzepzioaren kontzeptua.Izan ere, beti dago gure baitan eta kasu askotan determingarria da,oso. Kontuan hartu behar da baina ez gara bertan geratu behar;muinera joan behar gara.

Iritzi desberdinak jasoaz gure pertzepzioa aldatzen joan da. Herritar bakoitzak euren herriaren radiografia bat eman digu. Azkenean, iritzi desberdinez ``hezurraren´´ radiografia oso bat jaso dugu.

Orain radiografia aztertzen ari gara….

2011-09-12

Paisaia-natura-arkitektura...

Klasean paisaiaren inguruan izan genuen gogoetetan ondorio argi bat atera genuen. Betidanik paisaia naturarekin erlazionatu dugu; baina paisaia gure barnean dagoen zerbait da, subjektiboa da.

Azken finean paisaia guk sortzen dugu, eta horren ondorioz natura eta arkitekturaren arteko erlazioan erreparatu dut. Bien arteko erlazioa beti egon baita.

Haisera batean arkitetktura naturara moldatu da. Herriak eta hiriak orografiara moldatzen ziren, hauen ezaugarriak ondo aprobetxatuz.Adibide asko ditugu horren eredu. Baina joera hori urteekin aldatzen joan da. Egun arkitekturara naturaren gainetik dago. Azken finean hiria zabaltzen joan da natura janez eta suntsituz. Gainera, naturaren presentzia ezabatzen ari da gure herrietan.

Honek arazo asko sortzen ditu. Natura hiritik urrunduz oreka apurtu da. Arkitektura eta naturan artean oreka bat aurkitu behar dugu. Horretarako, natura hirian sartu behar dugu; egungo eskemari buelta emanez.

Egungo espazio publikoetan naturaren presentzia handitu beharko genuke,bejetazio gehiagoz edota ortuak sartuz. Espazio publiko hauek publikotasun gehiago izango zuten ortu publikoez. Horrela, nekazaritza produzioa hirian emango zen, eskala xume batean; ain urrun kokatzen diren nekazal lurrak hirian sartuz. Hirietan sartuz, kostu asko kenduko ziren eta kutsadura gutxiago sortuaz.

Ideia utopiko bat eman dezake baina argi dago egungo egoeraren aurrean zerbait egin behar dela.Ea krisi honekin zerbait ikusten dugun….

2011-09-11

3.0

Hasi gara dagoeneko Proiektuak III ikasgaiarekin.

Kurtso berri hau berritasun askorekin etorriko da eta horren adibide dugu bloga. Egia esan erronka bat izango da bloga erabiltzen ikastea; izan ere, tresna berri bat da baina saihatuko gara erabilera xume bat ematen.Beste alde batetik, ikasleon artean bakoitzak bere ideiak eta informazioa partekatzeko oso onuragarria iruditzen zait.

Lehenengo klaseen harira, oso interesgarria iruditu zait paisaia inguruan izan ziren gogoetak. Gai hau lantzea eta sakontzea gustatuko litzaidake, natura eta arkitektura erlazioa jorratuz. Azaldu diguten proiektua Gasteiz inguruko herrietan garatuko da, hau da, Gasteiz hiria hasten dagoen fenomenoa da eta inguruko herrietan eragin zuzuena izango du. Etorkizunean herri hauen papela garrantzitsua izango da eta berauek nola moldatuko diren aztertzea gustatuko litzaidake.Hiriek inguruko herrietan sor dezaketen kontzekuentziak aztertzea eta jorratzea. Beste aldet batetik bertan hartuko diren erabakiak etorkizuenean izango dituzten ondorioak aztertzea ere.

Here we go...