Hiru arazo nagusi plasmatzen dira orubean:
-Mugikortasuna:
Zer suposatzen du
Baionatik mugitzea?
Oinez/bizikletaz:_Hiriaren
zentroa oinezkoentzat. Eskala humanoa kontuan hartzen da.
Bidegorri sarea ibairen
ertzetik, gune hau trataera gabea; elementu erresidual gisa kontsideratzen da.
Autobusa:_Bi ibilbide:
harresi barruko dohaineko autobusa eta hiriko autobusa.
Biak orubetik igaro.
Kotxez:_Muga hiriaren
harresia eta kotxe kopuru handia(bisitariak + bizilagunak)Ezinbestekoa
erabiltzea Baiona hiriak dituen ezaugarriengatik. Harresi ingurua parkinez
betea, sistema bat osatuz eta gure orubea parte izanik.
Sistema moldatzeak edota
parkin kopuru handi bat kentzeak deskonpentsazioa sortu, sare apurtu.
-Ibaia:
Ibaiari bizkarra ematen
dio, ez du nahi erlaziorik sortzerik.
_Zer izan da historian
ibaia hiriarentzat?
Hasieran muga fisikoa eta
babeslekurako baliatu da. Gero Baino Ttipia sortzean Errobik espazio publiko
izaera hartu du.Aturrik ontziraleku eta bide merkantil izaera izan du.
_Egun ibaia:
Eskala desberdina Aturri
eta Errobik. Baionak eskala egokia hartu du Errobikiko, espazio publiko,
erakusleiho eta hiriaren irekigune gisa.
Aturri, aldiz, muga
fisikoa eta ideologikoa. Hiriaren zentroa bereizten du eta gainera distantzia
bat markatzen du.
_Ondorioa:
Aturri ez da kontuan
hartzen hiriko elementu eta bai amaiera gisa. Horregatik ez dira ematen
ibilbideak ibaiaren inguruan. Hala ere, ibaiaren beste aldeak beste trataera
bat du, Baino modu pintoresko batean ikusteko proiektatua dago(altzari urbanoak).
-Hiriarekiko erlazioa:
_Fisikoki:
Erlazio fisikoa bermatzen
da leku puntual batzutan, baina ez dago nahi bat orubearekin
erlazionatzeko.Zubiak ibai ertzeko jarraitasuna apurtzen du. Bestetik, trafiko
elementuek ez dute lotura bermatzen(posteak, pasoak..)
_Soziologikoki:
Muga. Erabiltzaile gabeko
gunea. Kotxe eta autobus trukaketa elementua da.
Interbentzio puntual eta
potente bat planteatzen da non egungo arazoak errespetatzen diren. Hau da,ez da
eremu osoan garatuko, eremu osoan garatzen bada arazo gehiago sortaraziko
baititu.Izan ere, egungo egoerak arazo batzuei erantzuten die.
Espazio urbanoa trataera
desberdin batekin konfiguratzen da. Ez da orain arte egin den tendentziarekin
jarraituko.Hau da, egungo espazio publikoen antolamenduaren manifestu bat
izango da. Funtzio, erabilera eta espazioaren inguruan hausnartuz bi faktore
determinagarri kontuan hartu beharrekoak dira: erabiltzailea eta denbora.
Orain arte erabiltzailea talde
gisa kontsideratu da, kolektibo desberdinez osatua eta jarduera jakin batzuk
egitera joango dela pentsaraziz. Baina jokabide/tendentzia hori aldatu egin da
eta horren adibide dugu egungo espazio publiko erabili gabeak.Espazio pribatuek
espazio publikoaren papela hartzen hasiak dira.Beste alde batetik, arkitekturaren
munduak ez du errealitatearen irakurketa egoki egin. Horren isla espazio
urbanoan gainbehera. Erabiltzailea ,azken finean, erabilera desberdinak edo ez
gauzatuko dituena da. Horrela, ordutegi eta ekintza desberdinak bermatu beharko
dira.
Bestetik lekua denboran
moldatzeko aukera eman behar da.Izan ere, espazio urbanoetan ematen diren
gertaerak epe motzekoak izaten dira(kasu batzutan ez dira ematen ere) eta
erabili gabe egoten dira denbora luzez. Egia da eremuei ematen diozun
predeterminazio maila determingarria izaten dela eta horrela ekintza
desberdinak ematea ezinezkoa dela. Erabilerak nahasketa interesgarria da; epe
motzekoak eta luzekoak uztartuz.
Espazio urbano multifuntzionala
planteatzen da.Bertan erabiliera desberdinak jorratzeko aukera egongo da.
Plataforma batean gertatuko da dena.Elementu honek egungo espazio
publikoarekiko bereizketa bat planteatzen du. Gune publiko bat da baina
trataeraz kalearekiko diferentzia bat markatzen du. Hala ere, sarbideek
kalearekiko lotura eta integrazioa bermatzen dute. Behe oina 1m lurperatuta
dago, horrela kaletik bereiziz eta babes gune izaera ematen dio. Izaera semi
publikoa du. Bertan aktibitate desberdinak aukera egongo da eta baita kotxeak
aparkatzeko( beharra egoten bada).Pabimentua marra desberdinez egongo da
margaotua; erabilera desberdinak emateko aukeraz eta baikotzak nahi duena
egiteko ere.
Goiko aldeak nahiz eta altueran kalearekiko bereiztu,
sarbideekin(arrapala, harmailak...) espazio urbanoarekin lotzen da. Izaera
publikoagoa du.Horrela urtaro guztian erabiltzeko aukera dago.
Programa.Elementu finko batzuk
izango dira, izaera bat dutena baina gerora beste erabilera bat eman izango
zaio.Erabilera anitzeko gune itxi bat eta taberna bat planteatzen da. Gerora
lurrean margotatua dagoen pabimentuak erabilera desberdinak ezarri ahalko dira
edota egun duten izaerarekin segitu. Gainera, espazio gisa ez badu
funtzionatzen osoki aparkaleku bilakatu daiteke.
Fatxadak kaletik
bereizketa bat ematen dio, baina trataera desberdina du perimetroan osoan.
Lotura minimo batzuk planteatzen dira kalerekin eta bertan gora eta behera
jeisteko sarbideak planteatuz,trama bertikala desagertaraziz.