2012-02-28

Espazioa(II): Kutxilleria

Zer da espazioa?Definizioz: `` Espazioa hiru dimentsioko eremu mugagabea da; objektuak eta gertaerak izaten diren eta objektu nahiz gertaera horiek kokaleku eta norabide erlatiboa duten tokia´´.

Alde batetik espazio bakar hori hedakorra izango zen eta aldi berean moldakorra. Espazioa osotasunean tratatzen baita; horrela indeterminazio hori bermatzen da. Bestea aldiz, espazio zatituak, fragmentazioa eta espezializazioa ekarriko zuen. Azken finean, eremu estatiko bat bilakatuz eta erabilera bakoitzak bere lekua edukiz; erabileretara mugatuz, etorkizun gutxikoa.

Erregenerazio prozesu hortan hiru ardatz planteatzen dira: espazioa, erabiltzailea eta arkitektura, baina elementu hauen elkarlanean.

Espazioa, noizbehinka, erabiltzaileak determinatuko du eta ez arkitektura; eta bertan emango diren erabilerak erabiltzaileen beharren arabera sortutakoa izango da. Izan ere, arkitekturak ezin du espazioa  determinatu; iada determinatua baitago arkitekturaz eta beste arkitektura batekin espazioaren apurketa ekarriko luke; espezializazioa eta eremu estatikoa bihurtuz. Espazioaren domestikazio planteatzen da. Horretarako, erabiltzaileen eta arkitekturaren interakzioa beharrezko da  ongi funtzionatzeko.

Hasieran ezartzen den arkitektura efimeroa izango da; elementu guztiak orubean kokatukoak izango dira. Lehenengo orubean emango da eta gero espazioan barrena hedatuko; etxeen arteko barne-espazioetan eta azkenik Gasteizko alde zaharretik.Elementu finko bat egongo da(plataforma nagusia) eta besteak mugikorrak.

Arkitektura ezingo da espazioaren muga izan. Bere baitan gauza determinatu bat izango da( elementu asko bertatik atera, erabilerak), baina bere konponente bakoitza indeterminatua izango da. Bertara, erabileren arabera, elementu desberdinak gehitu zaizkio, arktitektura moldagarria izanik. Gehitu zaizkion funtzio desberdinak giza eskalara izango dira; erabiltzaileen protagonismoa handituz eta eremu domestiko bihurtuz.

Erabiltzalilea protagonista nagusia da, bien arteko lotura egingo du eta bera gabe espazioak ez du funtzionalatsunik edukiko. Erabiltzaileak tenporalak izango dira,denbora indefinitu batean emango dira eta anitzak(erabilera, arraza, ordutegia...).Berak lortuko du ,arkitekturaz baliatuz, espazioaren domestikazioa.

2012-02-23

Ateak (I)

Arkitekturako elementutan erreparatuz beti aurkitzen dira ateak. Beti izan dira arkitekturaren parte baina bere bilakaeran garrantzi desberdina izan du. Historian zehar, handitasun gisa, boterea erakusteko, erabili da arkitektura. Fatxadak nagusitasun handia zuen eta bertan ateak berebiziko garrantzia zuen, protagonismo handikoa; adibide gisa Elizaren eta burokraziaren eraikin asko. Azken finean, elementu sinboliko moduan erabili izan da; handitasuna erakusteko eta barruan dagoena beste ``mundu´´ batekoa dela adierazteko; fisikoki eta idelogikoki.


Urteekin kutsu sinboliko hori galtzen joan da; elementu protagonistiko batetik arkitektura elementu duin batera  pasatuz. Fatxadetan ez dute papel primarioa, beste ezaugarri batzuk garrantzi handiagoa dute. Baina hala ere, bere bilakaera izan du.

 
Baina zertarako erabiltzen ditugu? Jabego pribatu eta publikoaren arteko bereizketa egiteko erabili da,elementu bereizgalu moduan. Beste alde batetik, elementu domestiko gisa, intimitate gradu bat ezartzen du besteekiko eta espazioak banatzeko balio du. Kutsu domestikotik urrunduz, eraikin publikotan adibidez, ``ante-espazioen´´ eta espazioen arteko lotura egiten du; espazio hortara sartzean pertzeptzio desberdin bat sortaraziz.
Mugimendu modernoan,adibidez Mies-en Farnsworth etxean, ateen presentzia oso urria da. Erabilera desberdineko gelen banaketa altzariekin egiten da.Bestetik, Le Corbusierrek Curutchet etxean, aldiz, etxerako sarrera modu oso txukun batean egiten du; eskala domestikoan eta kutsu sinboliko bat emanez ateari.

 
Esan beharra dago kultura bakoitzean bere interpretazioa eta erabilera eman diotela; formalki eta funtzionalki. Alde batetik, kultura bakoitza jabegoaren inguruan ikuspuntu desberdina baitu. Bestetik, atea ez delako erabili elementu propagandistiko eta sinboliko gisa.Hona hemen ate berezi batzuk, Afrika, Asia eta Europan kokatuak.











2012-02-14

Espazioa


Gasteizko Kutxilleria kaleko orubea ezagutu ostean hainbat hausnarketa izan ditut horrelako lekuen inguruan. Bertan bete behar diren baldintzak kontuan hartu baino espazio zer den eta zelako izan behar den aztertu da.

 
Zer da espazioa?Definioz:`` Espazioa hiru dimentsioko eremu mugagabea da; objektuak eta gertaerak izaten diren eta objektu nahiz gertaera horiek kokaleku eta norabide erlatiboa duten tokia.´´ Definizio hau eta ingurua erreparatuz bi joera ikusten ditut espazioa tratatzeko: espazio bakarra/espazio zatitua.

Alde batetik espazio bakar  hori hedakorra izango zen eta aldi berean moldakorra.Espazioa osotasuenean tratatzen baita; horrela indeterminazio hori bermatzen da.  Bestea aldiz, espazio zatituak, fragmentazioa eta espezializazioa ekarriko zuen. Azken finean, eremu estatiko bat bilakatuz eta erabilera bakoitzak bere lekua edukiz; erabileretara mugatuz, etorkizun gutxikoa.

 
Erregenerazio prozesu hortan hiru ardatz planteatzen dira:espazioa, erabiltzailea eta arkitektura, baina elementu hauen elkarlanean. 

Espazioa , noizbehinka, erabiltzaileak determinatuko du eta ez arkitektura; eta bertan emango diren erabilerak erabiltzaileen beharren arabera sortutako izango da.  Izan ere, arkitekturak ezin du espazio determinatu; iada determinatua baitago arkitekturaz eta beste arkitektura batekin espazioaren apurketa ekarriko luke; espezializazioa eta eremu estatikoa bihurtuz. Espazioaren domestikazio planteatzen da. Horretarako, erabiltzaileen eta arkitekturaren interakzioa beharrezko da ongi funtzionatzeko.

Hasieran ezartzen den arkitektura efimeroa izango da; erabilera guztiak  ez dira aldi berean emango eta faseka joango da. Lehenengo orubean emango da eta gero espazioan barrena hedatuko da;etxeen arteko espazioetan.
 

  
Arkitektura elementu`` finkoa´´ izango da denbora batez baina ezingo da espazioaren muga izan. Bere baitan gauza determinatu bat izango da(elementu asko bertatik atera,erabilerak), baina bere konponente bakoitza inderterminatua erabiltzaileren akzioa behar baitu. Beraz elementu indeterminatua izango da.Bertara, erabileren arabera, elementu desberdinak gehitu zaizkio, arkitektura moldagarria izanik. Gehitu zaizkion funtzio desberdinak  giza eskalara izango dira; erabiltzaileen protagonismoa handituz eta eremu domestikoa bihurtuz.


Erabiltzalilea protagonista nagusia da, bien arteko lotura egingo du eta bera gabe espazioak ez du funtzionalatsunik edukiko. Erabiltzaileak tenporalak izango dira,denbora indefinitu batean emango dira eta anitzak(erabilera, arraza, ordutegia...).Berak lortuko du ,arkitekturaz baliatuz, espazioaren domestikazioa.