2012-05-03

Gasteizko Alde Zaharra(IV):Ezartzen

Proiektua elementu soil  eta entramatu batean oinarritzen da; instalazioz osatutako sare batean.Sare honek Gasteiztik hedatzeko aukera ematen du. Elementu minimo bat izango da baina aldi berean osotasun bat emango dio.Bere gain hartuko ditu denbora, espazio eta intentsitate fluxuak;baina ez da arkitektura moldagarri bat izango, baizik eta, ekintza performatiboak jasango ditu bere gain(aukera eman).Instalazioa hauek 3-3.5m altuera batean joango dira.
 
Bertan hiru nukleo bereizten dira; aktibitate batzuk bere gain hartuko dituena. Hala ere, beste espazio batzuk determinatu gabe gelditzen dira; espazio erreserba gisa identifikatzen dira. Hau da, hasiera batean ez da eraikiko eta erabiltzaileek euren erabilera desberdinak gauzatuko ditu. Baina aktibitate behar handia izaten  bada bertan beste nukleo batzuk ezartzeko aukera dute(denbora faktorea).


Azken finean,elementu determinagarria arkitektura(nukleoak) izango da. Ez da planteatzen bertan emango direnik aktibitate guztiak.Espazio urbanoan erabiltzaile bakoitzak determinatuko du nahi duen moduan; goitik doazen instalazioekin baliatuz. Beste alde batetik pareta mugikor batzukin beste maiala bateko espazioak sortzeko aukera dago; beste interakzio gune batzuk izanik.

Nukleoak ezartzerako orduan bertako baldintza fisikoetan oinarritu da eta inguruari bizitasun bat emateko helburuaz. Bertako baldintzak ez dira arbuiatu, bere gain hartu ditu proiektuak; osotasun handiago bat emanez.Instalazioen finkapenean ere determinagarria izan dira bertako baldintzak. 
Bertan emango diren aktibitateen(erabilera anitzeko gunea, liburutegia, auditorioa, ludoteka eta baratzak) ezarpena balore minimoetan oinarritu da.




3 comentarios:

  1. - Egitura bakoitzak zein baldintza determinatu nahi ditu? Egitura bakoitzak gai espezifikoak eskaini nahi ditu? Espezifizidadea edo 3 gune dira helburu bideratu bat hartzen duelako gune bakoitzak?
    - Gune bakoitzaren definizioan: zergatik borobila? zein harreman-lotura ditu gune bakoitzak bere ingurune gertuarekin? harreman hau gunea bezain inportantea da.
    - Gunearen definizio arkitektoniko-teknikoa egiteko, baldintza zerrenda bat egitea komenigarria litzateke eta batez ere ziurtatu estrategia ona ote den gune guztiak berdinak izatea edo ez. Adibidez: estaltzeko aukera, bero sistema, ura, elektrizitatea... Honekin batera, ekintza zerrenda bat pentsatu, eta hauek gauzatzeko zer eskaini beharko zenukeen.
    - Gune bakoitza kontaminatu behar da kokatzen deneko kontestu determinatuaz, bestela soluzio global bat izango litzateke.
    - Interesgarria litzateke planteatzen duzun egitura moduluak hazteko aukera izatea (mat building bat izatea, aldo van eyck begiratu adibidez), eta 3 gune definitzen badituzu, 3 guneek elkarrekin funtzionatzeko aukera izatea.
    - Proposamenak zehaztuz handiagoa lortu beharko dugu teoriak intentsitatea izan dezan. Gomendatzen den "behar tekniko zerrenda" gauzatzerakoan, denbora eta espazio kontzeptuak aplikatzea interesgarria litzateke, hau da, ekintza performatiboak izatea espazio bat baimentzeko.

    ResponderEliminar
  2. -Egitura bakoitzak aktibitate multzo batzuk hartuko ditu.Hau da, inguruan dauden baldintza sozial, etiko, kultural eta ekonomikoen berrirakurketaren bidez ateratako ``programa´´ bertan determinatuko da.Egitura bakoitzak ezin du gai espezifiko bat eskaini, ez delako interakzio globalizatu bat emango; aktibitate nahasketa bat proposatzen da.
    -Formaren aukeraketan baldintza determinagarria izan da moldagarria izan behar zela.Ez forman,baizik eta, berau ezartzeko moduan.Hau da, forma errektangularretan ingurura errazago lotzen da eta kontestuarekin erlazio zurruna sortuaz. Kontestu faktorea azaltzen denean denbora/espazio kontzeptua arbuiatu egiten da.Forma borobilak heldu-leku gutxiago du;kontestuarekiko erlazio hauskorra du.Forma aldetik ez du erlazio zuzenik izango baina ebaketan bai.Ezartzerako orduan baldintza fisikotan oinarritu da baina inguruarekin erlazio domestiko bat sortuz.Trantsizio elementu gisa.Hau da, zuk aipatzen duzun kutsu kontaminante hori bertan bermatzen da. Beste alde batetik, forma borobilan, leku guztietatik berdin ikusten da.Ez du hierarkia bisual bat predeterminatzen.
    -Lekuaren definizio arkitektonikoa gauzatzen ari naizen gauza bat da;beharretan oinarritutako zerrenda batean. Hala ere, oso arriskutsua da gune bakoitzean emango direnak zehaztea; banaketa ze modutan eginda hierarkien azaleratzea eman daitekelako.Oreka bat eman behar da.
    -Egia esan mat building kontzeptua oso interesgarria baina oso zaila ikusten dut hiruren arteko interakzio gauzatzea. Begiratuko dut.

    ResponderEliminar
  3. - Proposamenak bi bide har ditzake:
    1- Espezifizidade handiak definitu diseinu arkitektonikoaren bitartez (delako zerrenda horren eskakizunen arabera), espezifizidade honek aukera anitzak zabalduko dituelaren kontzeptupena. Honek ez du jerarkiarik agertzen ustez, baina bai gune bakoitzean aukera multzoak ahalbidetu
    2- Estrategia bat proposatu, definizio arkitektoniko orokorragoak emanez.

    Ikusitako forma borobilaren espezifizidadeagatik, (1) bidetik zoazela iruditu zait.


    3.en arteko interakzioa baino, hirurek elkarrekin lan egiteko kapazitatea ba ote duten iker dezakezu.

    Bestalde, 3 elementu hasieran proposatzen badira ere, hazteko aukera izateak proiektuari beste ikuspegi estrategikoagoa eta irekiagoa emango lioke, beharrezkoa ematen duenak zure filosofia kontutan hartuz.


    Teoria ahalik eta modurik grafikoenean azaltzea beharrezkoa da bestalde. Ikusi Cedrid Price-en eskema-diagramak.
    Gairen batek definizio tekniko zehatza izateak ere, proposamenari diseinu puntu bat emango lioke, beharrezkoa dena. Agian, eraikitzeko moduan eman ditzakezu esan beharrean nola den azken emaitza. Baina kasu horretan arraroa ikusten da borobil forma eta eskala zehatz horretan aritzea...

    ResponderEliminar