2012-04-11

Gasteizko Alde Zaharra(II):Baldintzak

Lehen gerturaketa egin ostean bertako baldintzetan oinarritu da berrirakurketa. Horrela bertan emango diren aktibitateen hasierako pista emanez.Baldintza hauek determingarriak izango dira formularen aplikazioan.Formulan oinarrituko da, baina ez da aplikatuko bere osotasunean.

Hiru baldintza,ez fisiko, aurkitzen dira: sozialak, kultura eta ekonomikoak.

_Sozialak:Adina[]. Etnia[]. Auzolana[].
_Kultura:Jaiak[]. Gaztetxea[]. Eskoriatza-Eskibel[]. Tailerrak[]. Jazzaldia[]. Emanaldiak[].
_Ekonomia:Merkatua[]. Nekazaritza[].Hezkuntza[].Green Capital[].

Baldintzen inguruan hausnartuz,hauek garrantzitsuak izango dira baina hauetatik sortatuko diren aktibitateak ez dira izango  determinagarriak. Hau da, aktibitate hauek baldintza(onak eta txarrak) batzuei erantzuten diote. Baina ezin dira baldintza hauen partxe bilakatu. Formulan baldintza hauek sartzean hauen anulazioa ematen da,hauek deseuztatuz. Aktibitateek ez dute baldintza hauek eskutatuko, azalean egongo dira eta beraikin interakzioan(t).

Honako hauek izango dira bertan emango diren aktibitate multzoak:
-[A1]Erabilera anitzeko gunea
-[A2]Liburutegia
-[A3]Auditorioa
-[A4]Ludoteka
-[A5]Baratzak

Honekin harira, zuhaitza da adibide garbi bat.Hiru zatiz osatua: sustraiak, enborra eta adarrak. Zuhaitzak kanpo arazoak bere gain hartzen ditu eta hauei buelta ematen die, CO2 hartzen du eta oxigenoa isuriz.Aktibitateek baldintzak hartuko ditu baina ez ditu ezkutatuko.Egun alde zaharrean ez dago zuhaitzik; eta sustraietatik hasiko da aktibitateen finkapena.

Finkapena sustraietatik hasita patata batekin alderatu daiteke, kurtsoan zehar atera den kontzeptua. Bi ezagutza mota daude: abstraktua eta lokala. Abstraktua egungo ezagutza zientifikotzat definitzen da, teknokraziak bultzatzen eta defendatzen duena: ezagutza modernoa. Lokala , aldiz, ezagutza herrikoia da, belaunaldiz transmitzen dena; ezagutza kolektiboa.Azken finean, hierarkiak daude; baita zuhaitzean. 

Aktibitateen ezarpena zuhaitzaren eta patataren hierarkien apurketan oinarrituko da. Horrela programa guztia lurretik gora emango da. 

2 comentarios:

  1. Aktibitateak, baldintza espazial eta denbora bezala definituak izatea lagungarria izan daiteke zuk proposatu beharreko akzioak definitzeko. Bestalde, ekintza performatiboetan pentsatzeak interes gehiago izango du zure kontzeptua kontutan harturik (hau da, denbora eta espazioaren baldintzen ondorioz sortu eta desegiten diren aktibitateak). AD: liburutegia, liburua eta pertsona irakurtzen dagoenean definituko da....

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ekintza performatiboetan oinarritzeak zentzu gehiago du, intentsitate fluxuen kontzeptua ere kontutan hartzen delako. Gero, performance hauek lekura eramatean egongo da gakoa.Esan daiteke, bertan kokatuko den arkitektura elementu sinple eta moldakor bat izango dela; denbora-espazio-aktibitate sorrera/desegitea jasango duena.

      Eliminar