2013-03-19

Alle Boufflers

Programen inguruko gogoetan batean oinarritzen da proiektua. Orain arte programa desberdinak ezarri dira edozein leku eta modutan.Azken finean proiektuak programetan oinarritu dira soilik.Gehienetan programek arazoak konpondu baino hauek ezkutatzen dituztelarik.


Hiru arazo nagusi plasmatzen dira orubean:

-Mugikortasuna:

   Zer suposatzen du Baionatik mugitzea?
   Oinez/bizikletaz:_Hiriaren zentroa oinezkoentzat. Eskala humanoa kontuan      hartzen da.
   Bidegorri sarea ibairen ertzetik, gune hau trataera gabea; elementu erresidual gisa kontsideratzen da.
   Autobusa:_Bi ibilbide: harresi barruko dohaineko autobusa eta hiriko autobusa.
Biak orubetik igaro.
   Kotxez:_Muga hiriaren harresia eta kotxe kopuru handia(bisitariak + bizilagunak)Ezinbestekoa erabiltzea Baiona hiriak dituen ezaugarriengatik. Harresi ingurua parkinez betea, sistema bat osatuz eta gure orubea parte izanik.
Sistema moldatzeak edota parkin kopuru handi bat kentzeak deskonpentsazioa sortu, sare apurtu.

-Ibaia:
   Ibaiari bizkarra ematen dio, ez du nahi erlaziorik sortzerik.
   _Zer izan da historian ibaia hiriarentzat?
   Hasieran muga fisikoa eta babeslekurako baliatu da. Gero Baino Ttipia sortzean   Errobik espazio publiko izaera hartu du.Aturrik ontziraleku eta bide merkantil izaera izan du.
   _Egun ibaia:
   Eskala desberdina Aturri eta Errobik. Baionak eskala egokia hartu du Errobikiko, espazio publiko, erakusleiho eta hiriaren irekigune gisa.
Aturri, aldiz, muga fisikoa eta ideologikoa. Hiriaren zentroa bereizten du eta gainera distantzia bat markatzen du.
   _Ondorioa:
Aturri ez da kontuan hartzen hiriko elementu eta bai amaiera gisa. Horregatik ez dira ematen ibilbideak ibaiaren inguruan. Hala ere, ibaiaren beste aldeak beste trataera bat du, Baino modu pintoresko batean ikusteko proiektatua dago(altzari urbanoak).


-Hiriarekiko erlazioa:
   _Fisikoki:
   Erlazio fisikoa bermatzen da leku puntual batzutan, baina ez dago nahi bat orubearekin erlazionatzeko.Zubiak ibai ertzeko jarraitasuna apurtzen du. Bestetik, trafiko elementuek ez dute lotura bermatzen(posteak, pasoak..)
   _Soziologikoki:
   Muga. Erabiltzaile gabeko gunea. Kotxe eta autobus trukaketa elementua da.



Interbentzio puntual eta potente bat planteatzen da non egungo arazoak errespetatzen diren. Hau da,ez da eremu osoan garatuko, eremu osoan garatzen bada arazo gehiago sortaraziko baititu.Izan ere, egungo egoerak arazo batzuei erantzuten die.


Espazio urbanoa trataera desberdin batekin konfiguratzen da. Ez da orain arte egin den tendentziarekin jarraituko.Hau da, egungo espazio publikoen antolamenduaren manifestu bat izango da. Funtzio, erabilera eta espazioaren inguruan hausnartuz bi faktore determinagarri kontuan hartu beharrekoak dira: erabiltzailea eta denbora.

Orain arte erabiltzailea talde gisa kontsideratu da, kolektibo desberdinez osatua eta jarduera jakin batzuk egitera joango dela pentsaraziz. Baina jokabide/tendentzia hori aldatu egin da eta horren adibide dugu egungo espazio publiko erabili gabeak.Espazio pribatuek espazio publikoaren papela hartzen hasiak dira.Beste alde batetik, arkitekturaren munduak ez du errealitatearen irakurketa egoki egin. Horren isla espazio urbanoan gainbehera. Erabiltzailea ,azken finean, erabilera desberdinak edo ez gauzatuko dituena da. Horrela, ordutegi eta ekintza desberdinak bermatu beharko dira.

Bestetik lekua denboran moldatzeko aukera eman behar da.Izan ere, espazio urbanoetan ematen diren gertaerak epe motzekoak izaten dira(kasu batzutan ez dira ematen ere) eta erabili gabe egoten dira denbora luzez. Egia da eremuei ematen diozun predeterminazio maila determingarria izaten dela eta horrela ekintza desberdinak ematea ezinezkoa dela. Erabilerak nahasketa interesgarria da; epe motzekoak eta luzekoak uztartuz.



Espazio urbano multifuntzionala planteatzen da.Bertan erabiliera desberdinak jorratzeko aukera egongo da. Plataforma batean gertatuko da dena.Elementu honek egungo espazio publikoarekiko bereizketa bat planteatzen du. Gune publiko bat da baina trataeraz kalearekiko diferentzia bat markatzen du. Hala ere, sarbideek kalearekiko lotura eta integrazioa bermatzen dute. Behe oina 1m lurperatuta dago, horrela kaletik bereiziz eta babes gune izaera ematen dio. Izaera semi publikoa du. Bertan aktibitate desberdinak aukera egongo da eta baita kotxeak aparkatzeko( beharra egoten bada).Pabimentua marra desberdinez egongo da margaotua; erabilera desberdinak emateko aukeraz eta baikotzak nahi duena egiteko ere.
 Goiko aldeak nahiz eta altueran kalearekiko bereiztu, sarbideekin(arrapala, harmailak...) espazio urbanoarekin lotzen da. Izaera publikoagoa du.Horrela urtaro guztian erabiltzeko aukera dago.


Programa.Elementu finko batzuk izango dira, izaera bat dutena baina gerora beste erabilera bat eman izango zaio.Erabilera anitzeko gune itxi bat eta taberna bat planteatzen da. Gerora lurrean margotatua dagoen pabimentuak erabilera desberdinak ezarri ahalko dira edota egun duten izaerarekin segitu. Gainera, espazio gisa ez badu funtzionatzen osoki aparkaleku bilakatu daiteke.




Fatxadak kaletik bereizketa bat ematen dio, baina trataera desberdina du perimetroan osoan. Lotura minimo batzuk planteatzen dira kalerekin eta bertan gora eta behera jeisteko sarbideak planteatuz,trama bertikala desagertaraziz.