2012-03-18

Herriak(I)

Aurreko asteko  Cerdaren inguruko hitzaldi  sorta interesgarria iruditu zitzaidan, ``Cerdaren efektua´´. Solaskide bakoitzak Cerdaren inguruko bere  interpretazioa  helarazi zuen. Gai bakoitzean herri desberdinen adibideak azaleratu ziren; Katalunia eta Gipuzkoan kokatuak. 

Hitzaldi hauen ondoren gure herrien hedapen  eta gauzatzearen inguruan hainbat hausnarketa izan ditut.
Gipuzkoako herrietan sakonduz ``zabalkundeak´´ ezin izan dira gauzatu modu duin batean, bere ezaugarri orografikoek ez dutelako mota honetako hedapenak bermatzen. Luzetara gauzatu diren herriak baitira, kasuan kasuko gehienak.Herri hauen morfologian eta erabileretan oinarrituz, gehienek eskema berdina dute: zentro historiko bat, bere inguruan herria hedatua eta amaitzeko industria;erabileren homogenitate bat ematen da. Lekuan lekuko erabilera bat.



Erabilerak oso bananduak daude, sektorekatuta. Horrela bi erabilera desberdinen arteko bizikidetza ez da bermatu: industria eta etxebizitza. Bi mundu desberdin kontsideratu izanak eta industriak izan duen baldintza ekonomikoa determinagarriak izan dira. Alde batetik, erabilera batzuk ez baitira bateragarriak. Bestetik, industriak historian indar handia izan du eta horren adibide da egun kokatuta dauden leku estrategikoak. Honek bi arazo handi ekarri ditu: herriek osotasun bat ez edukitzea eta eremu hilak sortzea.

Nahiz eta, elementu batzuk bateragarriak ez izan, bien arteko elkartrukea beharrezkoa da. Proiektu honetan etxebizitzen eta tailerren arteko nahasketa ematen da. Orubea Donostian kokatzen da, Errotaburu eta Infernuaren artean, bi eremu banatzen ditu gaur egun. Alde batetik etxebizitzak eta bestetik industria zaharkitua. Protagonista nagusia orubea izango da, bera izango baita bien arteko lotura. Ez da hiriaren jarraipena bermatuko duen elementua. Baizik eta, konektatzaile funtzioa izango du. Orubea kanporantz zabalduko da, beste biekin oreka bat lortuz eta konektatuz.





















No hay comentarios:

Publicar un comentario