2012-02-28

Espazioa(II): Kutxilleria

Zer da espazioa?Definizioz: `` Espazioa hiru dimentsioko eremu mugagabea da; objektuak eta gertaerak izaten diren eta objektu nahiz gertaera horiek kokaleku eta norabide erlatiboa duten tokia´´.

Alde batetik espazio bakar hori hedakorra izango zen eta aldi berean moldakorra. Espazioa osotasunean tratatzen baita; horrela indeterminazio hori bermatzen da. Bestea aldiz, espazio zatituak, fragmentazioa eta espezializazioa ekarriko zuen. Azken finean, eremu estatiko bat bilakatuz eta erabilera bakoitzak bere lekua edukiz; erabileretara mugatuz, etorkizun gutxikoa.

Erregenerazio prozesu hortan hiru ardatz planteatzen dira: espazioa, erabiltzailea eta arkitektura, baina elementu hauen elkarlanean.

Espazioa, noizbehinka, erabiltzaileak determinatuko du eta ez arkitektura; eta bertan emango diren erabilerak erabiltzaileen beharren arabera sortutakoa izango da. Izan ere, arkitekturak ezin du espazioa  determinatu; iada determinatua baitago arkitekturaz eta beste arkitektura batekin espazioaren apurketa ekarriko luke; espezializazioa eta eremu estatikoa bihurtuz. Espazioaren domestikazio planteatzen da. Horretarako, erabiltzaileen eta arkitekturaren interakzioa beharrezko da  ongi funtzionatzeko.

Hasieran ezartzen den arkitektura efimeroa izango da; elementu guztiak orubean kokatukoak izango dira. Lehenengo orubean emango da eta gero espazioan barrena hedatuko; etxeen arteko barne-espazioetan eta azkenik Gasteizko alde zaharretik.Elementu finko bat egongo da(plataforma nagusia) eta besteak mugikorrak.

Arkitektura ezingo da espazioaren muga izan. Bere baitan gauza determinatu bat izango da( elementu asko bertatik atera, erabilerak), baina bere konponente bakoitza indeterminatua izango da. Bertara, erabileren arabera, elementu desberdinak gehitu zaizkio, arktitektura moldagarria izanik. Gehitu zaizkion funtzio desberdinak giza eskalara izango dira; erabiltzaileen protagonismoa handituz eta eremu domestiko bihurtuz.

Erabiltzalilea protagonista nagusia da, bien arteko lotura egingo du eta bera gabe espazioak ez du funtzionalatsunik edukiko. Erabiltzaileak tenporalak izango dira,denbora indefinitu batean emango dira eta anitzak(erabilera, arraza, ordutegia...).Berak lortuko du ,arkitekturaz baliatuz, espazioaren domestikazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario