Arkitekturako elementutan erreparatuz beti aurkitzen dira
ateak. Beti izan dira arkitekturaren parte baina bere bilakaeran garrantzi
desberdina izan du. Historian zehar, handitasun gisa, boterea erakusteko,
erabili da arkitektura. Fatxadak nagusitasun handia zuen eta bertan ateak
berebiziko garrantzia zuen, protagonismo handikoa; adibide gisa Elizaren eta
burokraziaren eraikin asko. Azken finean, elementu sinboliko moduan erabili
izan da; handitasuna erakusteko eta barruan dagoena beste ``mundu´´ batekoa
dela adierazteko; fisikoki eta idelogikoki.
Urteekin kutsu sinboliko hori galtzen joan da; elementu
protagonistiko batetik arkitektura elementu duin batera pasatuz. Fatxadetan ez
dute papel primarioa, beste ezaugarri batzuk garrantzi handiagoa dute. Baina
hala ere, bere bilakaera izan du.
Baina zertarako erabiltzen ditugu? Jabego pribatu eta publikoaren arteko bereizketa egiteko erabili da,elementu bereizgalu moduan. Beste alde batetik, elementu domestiko gisa, intimitate gradu bat ezartzen du besteekiko eta espazioak banatzeko balio du. Kutsu domestikotik urrunduz, eraikin publikotan adibidez, ``ante-espazioen´´ eta espazioen arteko lotura egiten du; espazio hortara sartzean pertzeptzio desberdin bat sortaraziz.
Mugimendu modernoan,adibidez Mies-en Farnsworth etxean,
ateen presentzia oso urria da. Erabilera desberdineko gelen banaketa
altzariekin egiten da.Bestetik, Le Corbusierrek Curutchet etxean, aldiz, etxerako
sarrera modu oso txukun batean egiten du; eskala domestikoan eta kutsu
sinboliko bat emanez ateari.
Esan beharra dago kultura bakoitzean bere interpretazioa
eta erabilera eman diotela; formalki eta funtzionalki. Alde batetik, kultura bakoitza jabegoaren inguruan
ikuspuntu desberdina baitu. Bestetik, atea ez delako erabili elementu propagandistiko eta sinboliko gisa.Hona hemen ate berezi batzuk, Afrika, Asia eta
Europan kokatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario