Gasteizko Kutxilleria kaleko orubea ezagutu ostean hainbat
hausnarketa izan ditut horrelako lekuen inguruan. Bertan bete behar diren
baldintzak kontuan hartu baino espazio zer den eta zelako izan behar den
aztertu da.
Zer da espazioa?Definioz:`` Espazioa hiru dimentsioko eremu mugagabea da; objektuak
eta gertaerak izaten diren eta objektu nahiz gertaera horiek kokaleku eta
norabide erlatiboa duten tokia.´´ Definizio hau eta ingurua erreparatuz bi
joera ikusten ditut espazioa tratatzeko: espazio bakarra/espazio zatitua.
Alde batetik espazio bakar
hori hedakorra izango zen eta aldi berean moldakorra.Espazioa
osotasuenean tratatzen baita; horrela indeterminazio hori bermatzen da. Bestea aldiz, espazio zatituak, fragmentazioa
eta espezializazioa ekarriko zuen. Azken finean, eremu estatiko bat bilakatuz eta
erabilera bakoitzak bere lekua edukiz; erabileretara mugatuz, etorkizun
gutxikoa.
Erregenerazio prozesu hortan hiru ardatz planteatzen dira:espazioa,
erabiltzailea eta arkitektura, baina elementu hauen elkarlanean.
Espazioa , noizbehinka, erabiltzaileak determinatuko du eta
ez arkitektura; eta bertan emango diren erabilerak erabiltzaileen beharren
arabera sortutako izango da. Izan ere,
arkitekturak ezin du espazio determinatu; iada determinatua baitago
arkitekturaz eta beste arkitektura batekin espazioaren apurketa ekarriko luke; espezializazioa eta eremu estatikoa bihurtuz. Espazioaren domestikazio
planteatzen da. Horretarako, erabiltzaileen eta arkitekturaren interakzioa
beharrezko da ongi funtzionatzeko.
Hasieran
ezartzen den arkitektura efimeroa izango da; erabilera guztiak ez dira aldi berean
emango eta faseka joango da. Lehenengo orubean emango da eta gero espazioan barrena
hedatuko da;etxeen arteko espazioetan.
Arkitektura elementu`` finkoa´´ izango da denbora batez
baina ezingo da espazioaren muga izan. Bere baitan gauza determinatu bat izango
da(elementu asko bertatik atera,erabilerak), baina bere konponente bakoitza inderterminatua
erabiltzaileren akzioa behar baitu. Beraz elementu indeterminatua izango da.Bertara,
erabileren arabera, elementu desberdinak gehitu zaizkio, arkitektura
moldagarria izanik. Gehitu zaizkion funtzio desberdinak giza eskalara izango dira; erabiltzaileen
protagonismoa handituz eta eremu domestikoa bihurtuz.
Erabiltzalilea protagonista nagusia da, bien arteko lotura
egingo du eta bera gabe espazioak ez du funtzionalatsunik edukiko.
Erabiltzaileak tenporalak izango dira,denbora indefinitu batean emango dira eta anitzak(erabilera, arraza, ordutegia...).Berak
lortuko du ,arkitekturaz baliatuz, espazioaren domestikazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario