Gai honen inguruan aztertuz beste arkitekto askok ere mota honetako planteamenduak egin dute; hondamendien aurrean eraikin tenporalak ezarriz eta neumatikozkoko arkitekturarekin forma desberdinak lortuaz.Hondamendien aurre egiteko proposamen asko daude eta oso interesgarriak dira , azken finean, jendea partaide baita eraikuntzan. Adibide garbi bat dugu Shigeru Ban arkitektoak egin dituen hainbat proposamen. Kasu honetan paperezko arkitektura planteatzen du.
Bi kasuak alderatuz, Prada Poolek eraikin tenporala planteatzen du eta bertan etxe tenporalak; Shigeru Ban-ek,aldiz, iada eginak dauden eraikin barruan planteatzen ditu(polikiroldegiak adibidez).Baina bietan, jendea partaide da eraikuntzan. Kontzeptu hau oso interesgarria iruditzen zait, arkitektura-gizaki harremana baitago;eraikuntza eta erabilera-eskala aldetik. Egungo arkitekturan, eraikin askok giza-eraikin harreman ez dute, monumeltaltasun eta irudiaren kontzeptuan oinarritzen dira gehienak; gizarte honen oinarri baitira.
Beste kasu honetan aldiz, giza-eraikin harremana dago eta etorkizunean sortu daitezkeen arazoak bere barne hartzen ditu, oso modu egokian eginez. Elemental arkitektura estudio txiletarraren proposamena da, hainbat proiektutan gauzatu dutena.
Auto-eraikuntza planteatzen dute: etxebizitza minimo bat planteatzen dute eta beste m2 erdia bakoitzak eraikitzen ditu, bere beharren arabera. Etxebizitzak ezartzen dira eta hauek patio batera zabaltzeko aukeraz, estalia dagoena. Espazio hau, anpliazioak ezartzeko dago proiektatua. Horrela, etorkizuneko beharrak gauzatzeko espazio bat dute(bakoitzak eraikitzen du nahi duena, bere egoera ekonomikoa eta beharren arabera) eta txabolismoari aurre egiteko proposamen bat izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario