Egungo nekazaritza eta etorkizunekoaren(alternatiboa) artean diferentzia edo salto handia dago. Bien arteko lotura beharrezkoa da, batak besteari nekazaritzaren testigua pasa behar baitio; bi pentsakera, kultura eta ohituren arteko saltoa modu egokian egiteko. Horrela herrien etorkizuna bermatuko baitu.
Ingurua berraktibatzeko nekazaritza da funtsa/puntu klabea. Honen egoera kaxkarra herrietan islatzen da eta hau berreskuratzea/ martxan jartzea izango da helburu nagusia. Herriek zuten izaera eta indarra lortuz.
Gure proposamena aldaketa hori ahalbidebitzea da, bi nekazaritza egoera hauen lotura modu egokian burutzea, eta beraz, arkitektura bertan ezarriko den bizi eta lan eredu berria bermatzeko tresna gisa ulertuko da.Era berean, tresna izateaz gain erakusleiho ere izango da.
Gu azken fase horretan zentratuko gara. Bertako programak merkatua eta erabilera osagarriak jasoko ditu. Bi irizpide nagusi landuko dira:
- Nekazaritza eredu aldaketaren erakusle izatea.
- Ahalik eta funtzio gehien espazio berean batzea. Proiektuak bere osotasuna azken fasean lortu arren, hasiera fasean eraiki daitekeen eraikina da, aurreko bi faseen garapenean lagundu baitezake.
Erakusleiho izateaz gain, nekazaritza ereduaren eraldaketa prozesua ere bada. Hiru fase edo eskalatan emango da aldaketa:
- 1. Fasea_ Eraikin barruko negutegietako ortuetan emango da. Bertan,
ekoizpen berrien aurkezpena eta ikerkuntza egingo da.
Kontzientziazioaren lehen urrratsa da.
-
2. Fasea_ Herri barruko ortu txikietan ematea da, eta auto
hornikuntzarako ekoizpen baiti erantzuten dio. Aldaketaren hedapena eta
barneratzea du helburu.
- 3. Fasea_ Herri kanpo landa lurretan emango da eta eskala handiko ekoizpena izango da.
Eraikinak ibilbide bat planteatzen du, losa baten bitartez; herria altueran lotuz eta errepidearentzako oztopo bihurtuz.Errepideak indarra galtzen du eta tarteko espazio berri bat sortzen du. Eraikina bertara zabaltzen da eta erabilera batzuk bertan ematen dira. Erabilerak errepidearen alde bietan banantzen dira eta ibilbidea nekazaritza eredu berriaren erakusleiho bihurtzen da.
Bertan emango den hasierako programa:
- Merkatua. Asteroko txikia zein, hileko/urteko handia.
- Aterpetxea. Talde zein norbanakoentzako.
- Ortuak. Auto-hornikuntza eta ikerketarako.
- Biltegiak
- Taberna
- Herri ekintzak garatzeko espazio estaliaBi egitura independiente planteatzen dira; alde batetik losa eta bestetik itxitura. Losaren egituran altzairuzko portikoak eta plaka albeolarrak erabili dira. Itxituran aldiz, askoz arinagoa izaki, altzairuzko portikoak erabili dira.
Era berean egiturek ibilbide ezberdinak hartzen dituzte bere baitan. Batetik nekazaritzaren inguruko ikerkuntzarako bideak, bestetik merkatuak sorturikoak....
Bi egitura hauen artean espazio bat sortuko da. Espazio hauek moduluek eta erabilerek mugatuko dituzte. Hala ere espazio guztiek ez dute programa finkorik izango, eta ondorioz izaera malgua eman zaie. Horrela, une eta beharren arabera tarte espazio horiek okupatzeko aukera izango da, bai nekazaritzarako baita herri ekintza ezberdinetarako ere.
Erabilera finkoak bermatzeko, negutegi barruan hainbat modulo kokatuko dira. Guztiek oinarri bera izango dute, egurrezko kutxa isolatuak izango dira, egur panel + isolamendu + egur panelez osatua (EGO-CLT-mix 180). Modulu guztiek eskema berbera jarraituko dute.
Merkatua funtzio finko eta hedakor moduan planteatzen dugu, kanpo zein barruan emango dena. Horregatik, altzariak mugikorrak eta desmuntagarriak izan behar dira. Horretaz gain, herrian aurkitzen diren paleak ikusita, hauek erabiltzea proposatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario