Proiektuaren helburua proposaturiko beste nekazaritza ereduaren beharrei
erantzutea da, eta horretaz gain, aldaketa horren erakusleiho izatea. Bestalde,
Ilarratzan duen kokapenagatik, herriari osotasuna eman nahi da, N-104
errepideak sortzen dituen mugak gainditu eta bere abantailak aprobetxatuz.
Helburu horietatik abiatuz, forma eta tamaina anitzeko proposamen ugari
izan ditu, esperimentu bakoitzean aurreko proposamenean azaleratutako arazoak
konpondu nahiean.
Hasiera batean estalki handi soil bat proposatzen genuen, zeinen azpian
merkatua eta beste erabilera gehigarri batzuk gauzatzeko modulo minimoak
aurkitzen ziren. Ez zen herriko eskalara ongi moldatzen, eta gainera, estalki
azpiko espazioak zabalegiak, mugagabeak eta beretsuak ziren.
Bigarren planteamenduan erabilera bakoitza bere aldetik planteatzen genituen,
horrela beraien artean espazioak sortuz eta herrian txertatuz. Aurreko saiakera
gainditu arren, sortutako espazioak ez ziren anitz interesgarriak eta eskala
kontua ere soluzionatzeko zegoen.
Azkenean ibilbide bat planteatzen dugu, herria lotuz eta nekazaritza eredu
berria aldarrikatuz. Eraikinak nekazaritza produkzioaren hiru eskalak elkartuko
ditu eta erakinaren estalkian landatuko da. Herriko nekazaritza, produkzio
handiko landalurra eta nekazaritza alternatiboa elkartuz. Udan eraikinaren
estalkian landutuko da eta neguan negutegiak ezarriko dira.
Baina elementu bakoitza oraindik forma indibidual batean irakurtzen da,
osotasun gabe. Eraikin osoari azal bat gehitzen diogu; non tarteko espazioak
dauden, erabilera desberdinetarako, eta horrela osotasun bat hartzen du
espazialki eta herriko eskala moldatzen da.
Proiektua bi azalen artetik doan ibilbideak egituratuko du eta sortutako
tarteko espazioek garrantzi handia hartuko dute.
Ebaketak garatzea eta oinean ebaketan somatzen diren asmoak plasmatzea
izango dira gure hurrengo erronkak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario