Aurrekoan BehekoSolairua ``Nekazaritza eta Modernitatea´´
zikloko jardunaldietara joan nintzen.
Bigarren zatia, Emmanuel Lizcano, oso
interesgarria iruditu zitzaidan. Patata aitzaki hartuta, tradizioan eta
modernitatearen arteko desberdintasunak aztertu
zituelako.
Bi ezagutza mota daude: abstraktua eta lokala. Abstraktua
egungo ezagutza zientifikotzat definitzen da, teknokraziak bultzatzen eta
defendatzen duena: ezagutza modernoa. Lokala , aldiz, ezagutza herrikoia da,
belaunaldiz transmitzen dena; ezagutza kolektiboa. Ezagutza transmititu egiten
da komunikazio horizontala izanik; patatak lur azpian egiten duen moduan. Bata
bestearen kontra aurkitzen dira, abstraktuak ezagutza herrikoa zapalduz.Patataren goiko aldea ezagutza
zientifikoa eta behekaldeko,lur azpian, ezagutza herrikoia.
Gasteiz inguruko herrietan gauza bera gertatu da, ezagutza
herrikoia(lurreko ezagutza,nekazaritza, ohiturak…) ez du transmisiorik;oso
urria da. Hiriko buruzagiak ezagutza zientifikotan oinarritu dira, herrietan
erreparatu gabe, arazoak konpontzeko. Azkenean bi ezagutza elkarren-kontra izan
dira. Zientifikoak lekua hartu du baina oraindik ezagutza herrikoa bizirik dago. Ezagutza herrikoia
bizirik irauteko egungo gizartean alternatibak sortu behar dira; berme hori proiektuarekin
lortuz.
Patataren metaforaren inguruan gogoeta eginez arkitekturan jada antzerako adibide bat aurkitzen da; Alejandro de la Sotaren
Dominguez Etxea .Kasu honetan beste zentzu batean. Eero Saarin-en ondorengo
metaforan datza bere idea, eta ondorioz, etxe honen zentzua: gizakiaren
bizitzeko espazioa lurrazaletetik bi zatitan banatutako esfera batekin aurkeztu
daiteke.
Lur azpian geratzen den esfera erdiak atsedenerako eta
erreflexiorako gunea adierazten du (gaueko gunea,logelak,espazio pribatua) eta
lurrazaletik gora geratzen den beste
erdiak gizakiaren aktibitatea(eguneko gunea,sukaldea,egongela,jangela); ideia
berriak garatzeko eta gizakiak naturarekin, eguzkiarekin eta airearekin bat
egiten duen gunea.
Bere esanetan, gizakiak zenbat eta pentsamendu askeagoa
eduki, orduan eta gehiago urrunduko da lurretik eta deskantsurako beharra
duenean, orduan eta gehiago ondoratuko da lurrean.
Konparazio ederra De la Sotaren Etxearekin egindakoa.
ResponderEliminar